Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/07/06 20:55:57.466 GMT+2

24 orduak Ino udaletxera itzultzeko eskatuz. Bertan izan gara.

24 orduak

 

Larunbat goizetik igande goizera bitartean 24 orduko futbito txapelketa ospatu da Arrasateko Uarkape pilotalekuan Ino udaletxera itzultzeko aldarrikapena jarraituz. Guztira 27 taldek izena eman dute, denak Arrasatekoak. Koadrilakook taldea atera eta bertan parte hartzera animatu gara. Gaur goizean bukatu da txapelketako ibilbidea, final-erdietan alegia. Azken partidua Pantumaka izeneko taldearen aurka galdu dugu 10-5. Azken partiduak oso gogorrak izan dira eta azken hau ez da izan salbuespen. Atezaina jokalari lesionatua, atzelari gabe eta partiduan zehar minutu bakar bat deskantsatzeko aukera gabe, borroka egin dugu gorputzak zituen indar apurrak xahutu arte.

 

Txapelketa Arenkes de Kuku (argazkian urdinez) taldeak irabazi du, bigarren urtez jarraian. Hala ere ez dut uste txapelketaren esentzian murgildu direnik. 24 ordu jarraian izanaz, batzuk gauerdian izan dute partidua eta hurrengoa goizeko 8etan. Tarte horretan lo egitera joan da talde osoa, kanporaketetan geunden talde asko edo frontoian bertan edo tabernetan geundenean. Modu batera, abantailekin jokatu dutela esan genezake. Guk ordean izan genezaken ordutegirik txarrena izan dugu, izan ere azken lau partiduak gaueko 10etan, goizeko 4etan, goizeko 9etan eta 11etan jokatu ditugu. Gorputza hoztu eta horren jokalari gutxi izanda, taldeak asko sufritu du.

 

 

Gorputza horrenbeste derrigortzeak bere ondorioak dakartza eta gaur taldekidekoak ditugun axubetak benetan handiak dira. Oinazpiak eta hankak orokorrean asko sufritu dute.

Hala ere, esan bezala, esperientzia oso polita izan da eta taldekideok egindakoarekin oso pozik gaude. Benetan harro.

Nork: xaketaxak.2008/07/06 20:55:57.466 GMT+2
Etiketak: 24orduak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.