Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/07/06 21:54:37.671 GMT+2

Ezagutu Apple mundua

iphone view

 

 

Gaurkoan iphone-ren inguruko hiruzpalauboseizazpi (horrela zioen lagun batek) gauza azalduko ditut klasean garatuko dugun blog honetan. Aski ezaguna egin den mugikorrak gauzak asko erraztu dizkit azken urte erdian. Gehienbat ikus-entzunezko desberdinak, izan argazki, bideo edo soinu, lagunei edo modu profesional batean erakusteko orduan, eta internetak berak ematen dituen aukerak ikusita.

 

Hala ere, iphone-ri buruz hitz egin baino, mugikorraren edo Apple etxearen inguruan dauden atariak aipatuko ditut. Zurrumurruak, albisteak eta ikerketak burutzen dira blog eta atari hauetan, eta negozio bilakatu dira jende askorentzat. Azalduko ditudan atariak, denak, gazteleraz daude, zailtasunak baititut ingelesezko atariak bereganatzeko. Goazen beraz, iphonea eta Apple gehiago ezagutzera.

 

Lehenengo ataria Applesfera da, Apple-en inguruan gaztelerez dagoen ataririk esanguratsuena dela esan genezake. Egunero sartzen da sarrera bat edo gehiago eta bertan. Apple-en software-aren inguruan hitz egiteaz gain, beste dispositibo batzuen inguruan ere hitz egiten da; ipod, iphone, macbook, imac... Oso interesgarria den orrialdea, duda gabe. Apple-en inguruko beste blog famatu bat Macuarium da, baina egia esan azkenaldian zaharkitua gelditzen ari da.

 

Iphone-an murgilduta, zenbait orrialde aipatuko dizkizuet jarraian. Iphonizados Arrasateko lagun baten eta katalan batek eginiko orrialde da eta bertan modu xumean iphonenaren inguruko albiste eta zurrumurruak azaltzen dituzte. Agian ezagunena den iphoneari buruzko ataria Iphoneros da. Egunero berritzen duten ataria eta oso modua sinplean gauzak azaltzen dutena. ActualidadIphone berriz handitzen ari den ataria da. Azken honek ere askok erabiltzen dituzten zozketak burutzen dituzte, horrela iruzkinak bereganatuz. PlanetaIphone beste bat gehiago da, askotan beste orrialdeetako artikuluak erasteko fama duen ataria. Iphonefan-ek eskaintzen duen gauzarik interesgarriena bere irudia da, erantsitako artikulukoak iphone handi baten barruan baitaude. Irudia zaindua dago beraz, eta hori asko eskertu ohi du macero batek. Azken ataria Esferaiphone da eta esan berau dela denetan gustukoen dudana, izan ere bertan aplikazio berriei zuzendutako tartea dago, oso erabilgarria duda gabe.

Nork: xaketaxak.2008/07/06 21:54:37.671 GMT+2
Etiketak: apple iphone | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.