Eskualde honetako informazio iturri diren Goienako hedabideek egonkortu eta sendotu egin dute irakurle eta ikus-entzuleekiko harremana. Hori bera dio Goiena.net atariak, kooperatibako web orrialdeak alegia. CIES-ek eman du aditzera 2008ko datuetan idatziko eta ikus-entzuneko euskarriek gorakada izan dutela bete tokiko telebista eta egunkariekin alderatuta.
Iturrien arabera Goiena Telebistak %13ak ikusten du, datu benetan interesgarria kontuan hartuta gaur egun telebista jasaten ari den konpetentzia. Baliabide gutxi eta are pertsonal txikiagoarekin lanean diharduen telebistarentzat emaitza onak dira kontuan hartuz gainontzeko telebistek dituzten aurrekontuak. CIES Goitb-eko dautuak aztertzen hasi zenetik izan duen emaitzarik hoberena izan da. Gertuko informazioa izateak badu arrakasta honen errua, nola ez. Herritarrek herrian bertan pasatzen diren gertakarien inguruan gehiago jakiteko nahia izaten dute eta bertako telebistak ederki asetzen du eskaria. Baina zergatik ikusten da gehiago? Agian arrazoi nagusia gaur egun dagoen horrenbesteko eskaintza da, eta honen aurrean ikusleak duen jarrera pasiboa. Horrenbeste gauza edukita, eta nahaste horretan murgilduta nahiago du bere bizitzan asko ikusi ez duen herriko telebista ikusi. Arrazoia jakitea ez da erreza, baina kuriositatez betetzen gaitu.
Kooperatibaren egunkariari dagokionez, Goienkaria, liderra da eskualdean. 37.000 irakurle ditu Debagoienean , bigarrenari, El Diario Vascori, alde handia atereaz. Hala ere informazioa hau baldintza bat kontuan hartuta jaso behar da, Goienkaria dohain dela alegia. Debagoiendar danok buzoian jasotzen dugu egunkaria eta beraz audientzia biztanleria ia guztira luzatzen da.
Idatzi artikulu bat