Komunikazioa eta informazioaren munduak aldaera handia izan du azken urteetan. Teknologia berriek asko erraztu du informazioan ari diren langileen lana. Kazetaria da efektu honen ondorioak zuzenean ezagutu dituen indibiduoa. Egunkarietan lan egiten duten kazetarien pertsonala gutxitu egin da nabarmen azken hamarkadan. Egunkariak ez dira lehen bezalaxe saltzen eta editorialek saltzeko beste aukera batzuk ikusi behar izaten dute. Interneten papera kontu honetan oso garrantzitsua da. Informazio digitala errealitate bat da gaur egun eta generazio gazteenen artean gero eta erantzun handiago izaten ari da.
Ez dut inolako dudarik, etorkizunean euskarri honetan informatuko garela esaterakoan. Egunkariez gain, gaur egun telebistak duen formatua ere zahar gelditzen ari da informatzeko orduan. Hartzaileak ez du jada informazioari itxaroteko denborarik izaten, informazioa bera edozein momentutan jasotzeko aukeraz baliatzea nahi du. Horrela argitu daiteke azken urteetan sarean dauden informazio atarien arrakasta. New York Times egunkariaren atariak ehuneko berrogeita bosteko gorakada izan du. Horrela zenbait egunkarik egin dute gora beraien online atarian.
Aldaketa honen arrazoi nagusia teknologia berrikuntza eta teknologia hau denon eskura izateko aukera izan arren, talde lana, planifikazioa eta irizpide editoriala ere eskatzen du kazetaritza berri honek. Euskarri desberdinetan erakutsi daiteke lana, baina produktua aurkezteko beharrezkoa da landuta izatea. Lantze horretan komunikatzeko forma berriek asko lagunduko dute.
Idatzi artikulu bat