Herman Melvillen Moby Dick nobelako hiru atalek osatzen dute saio hau. Atalok aukeratzean, gehienetan aipatzen ez den nobela honen ezaugarri bat hartu dugu aintzat, alegia, gizarte heteronormatiboak Melvillen garaian nahiz gurean gizonei inposatzen dizkien estereotipo eta arauak hausten dituen genero adierazpena.
Entzule edo irakurle bakoitzak erabakiko du ea orri hauek blaitzen dituena homoerotismoa den ala ez, baina gauza bat argi dago: Ismael guztiz queer da. Topa dezagun horren alde!
ENTZUTEKO edo JAISTEKO, sakatu HEMEN (ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko, eta eskumako botoiaz, berriz, jaisteko).
Erantzunak
Espainolezko txiste on/txar horri buelta emanez (pierde más aceite que el coche de Locomia), esan genezake: "Pierde más aceite, de ballena, que Moby Dick"
Xerezaderen artxibo hau... interesgarria da bai :-) eskerrik asko artxibistei!
Nork: Luistxo.2012/02/22 09:05:06.881 GMT+1
http://sustatu.com
Zure esaldiari dagokionez, injeniotsua da oso, baina... ez dakit... dotorea...? Gehiago gustatzen zait esatea Ismael esnekizalea dela...
Nork: Xerezade.2012/02/22 20:46:41.244 GMT+1
www.blogak.com/xalp