ROCK´N ROLL IPUINAK: Luistxo Fernandez eta Iban Zaldua

xalp 1456153742814 Xerezaderen Artxiboa | 2012-06-25 11:31
2

Gaur Xerezaderen Artxiboan larruzko jaka beltza jantzi dugu rock´n roll doinuen abaroan sortutako ipuinak irakurtzeko. Beraz, naturala den bezala, bi poesia zale amorraturengana jo dugu —zer da rock´n rolla, poesia ez bada?— haiek liluratu zituzten kantu haien misterioa eta magia beren istorioetan dastatzeko irrikaz. Luistxo Fernandezen “Eskuak ugatz guruinetan” eta Iban Zalduaren “Playa Negra”, “Erritoak”, “Azkeneko aldia” eta “LP bat lapurtzeko” ipuinak entzungo ditugu.

Fokoak piztu dira, gitarrak entxufatuta daude. Bat, bi, hiru, lau… long live rock´n roll!

Irakurle gonbidatua: Luistxo Fernandez

ENTZUTEKO edo JAISTEKO, sakatu HEMEN (ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko, eta eskumako botoiaz, berriz, jaisteko).

MUSIKA

1.      Luistxo Fernandezen “Eskuak ugatz guruinetan” ipuinean:

Artista: Errementariak

Abestia: The Smiths-en “Handsome Devil” kantaren bertsioa.

2.      Iban Zalduaren “Playa Negran” ipuinean:

Artista: Kol Arata

Abestia: Nick Drake-ren “Pink Moon” kantaren bertsioa.

3.      Iban Zalduaren “Erritoak” ipuinean:

Artista: The Oisdealbhaighs

Abestia: Elvis Costello-ren “Alison” kantaren bertsioa.

4.      Iban Zalduaren “Azkeneko aldia” ipuinean.

Artista: The Watchers

Abestia: Interpol taldearen “The New” kantaren bertsioa.

5.      Iban Zalduaren “LP bat lapurtzeko” ipuinean.

Artista: Slumber

Abestia: REM taldearen “Radio Free Europe” kantaren bertsioa.

Luistxo Fernandez

Luistxo Fernandez 2012-06-25 12:38 #1

Oso aukera polita eskaini zenidan, Xerezade: eskerrik asko. Testua argitaratu dut neure blogean, eta bertan aipaturiko kantuen estekak jarrita daude.

Xerezade

Xerezade 2012-06-25 17:27 #2

Plazer handia izan zen, eta zure esker onaren ordainez, deitura zuzendu dizut tituluan, hasieran Fernadez jartzen zuen eta.

Eta, badakizu, anytime!

Utzi iruzkina: