Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/06/05 15:59:56.079 GMT+2

Mendeberriko aurkezpena

Hauxe da gure mendeberriko proiektuaren azken pausoa, aurkezpena.


Nork: murdockduo.2008/06/05 15:59:56.079 GMT+2
Etiketak: huhezi google mendeberri docs | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/06/04 16:55:27.965 GMT+2

Heriotzak ez du ezer esan nahi

"Dead Means Nothing" (heriotzak ez du ezer esan nahi)  da azken aldian Nafarroaldetik atera den talde garrantzitsuena. Indarrez beteriko musika jorratzen dute eta letra ilunak eta garrasiak dira haien abestien oinarria. Talde Irurtzuarrak 2007an argitaratu zuen lehenengo lan luzea "Seeds of hate" deiturikoa. Asko landutako 10 abestik osatzen dute eta jakina zen horrelako lan batek bere fruituak emango zituela. Kritika oso onak jaso zituten medio espezializatuetan eta musika lehiaketa desberdinetan. Jaso duten azkeneko saria Bilborock lehiaketarena izan da eta sari hori ospatzeko kontzertua Bilbon izango da, Bilborocken bertan.
Hemen uzten dizuet beraien zuzeneko baten bideo bat,  bihotzeko bat edukitzeko arriskua, asma, epilepsia edo adingabekoa bazara ez da gomendagarria ikustea. Indartsuago den zerbait entzun nahi baduzu konekta itzazu zure aurikularrak kotxe baten motorrera.

Nork: murdockduo.2008/06/04 16:55:27.965 GMT+2
Etiketak: nothing dead means | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/06/04 16:06:33.780 GMT+2

Hazi

Kazetaritza, XX.mendeko beste gauza edo fenomeno bezala, oso azkar aldatu da. Beraz, komunikazioaren munduan sartuta gauden guztiak (ikasleak irakasleak, kazetariak edo informatzaileak orokorrean) eboluzio honen trenera igo behar gara, geltokira berandu iristen ba zara, zure lana edo enpresak porrot egingo baitu.Denak ikasi eta kalitatezko kazetaritza hobe bat lortu behar dugu, informazioaren munduaren kalitatea apalago bihurtzen ari delako ere. Guzti hau da Hazi bideoan kontatzen dena era sinpleago batean.

Nork: murdockduo.2008/06/04 16:06:33.780 GMT+2
Etiketak: kazetaritza hazi berria | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/06/04 15:36:31.819 GMT+2

YAW 943 aldizkarian

Piraten finaletara pasa garen Donostiar talde bakarra garenez, 943 web aldizkarian elkarrizketa bat egin ziguten lehengo larunbatean. Oso ondo pasa genuen taldekide guztiak hau egiten eta uste dut igartzen dela erantzunetan.


yaw2(1)

Nork: murdockduo.2008/06/04 15:36:31.819 GMT+2
Etiketak: piratak yaw 943 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/06/04 15:34:17.825 GMT+2

YAW Piraten Finalean

Ez genuen inolaz ere espero, baina azkenean Piraten Musika Lehiaketaren finalera pasa gara. Baina hobe guzti hau hasieratik kontatzen badut:

Orain dela bi hilabete gure grabazio kutrea musika lehiaketa honetara bidaltzea erabaki genuen. Gure esperantzak nuloak ziren baina beno, ez genuen ezer galtzen. Hilabete bat geroago izan genuen gure lehenengo sorpresa; 50 maketetatik 6 hautatuen artean geunden. Finalerdietan geunden iada eta taldean harnasten zen poza izugarrizkoa zen.

Finalerdiak Donostiako Kafe Antzokian ospatu ziren eta gure lana bete genuen. Beti bezala, geneukan guztia eman genuen eta kontzertu izugarri bat ez izan arren jendea pozik zegoela ikusten zen. Gure lehiakideak Krilin eta Malo taldeak izan ziren.

Ez genuen inongo esperantzarik finaletara pasatzeko, batez ere gure lehiakideen maila ikusita. Baina lehengo astelehenean, dei baten bidez finaletarako hautatuak izan ginela esan ziguten.

Oraindik ezin dugu sinetsi. Lehenego kontzertua eman genuenetik 10 hilabete baina gutxiago pasa dira eta lortzen ari garena inoiz imagina genezakeena baina askoz gehiago da.

Animatu zaitez eta etor zaitez finalera, larunbat honetan, ekainak 7, donostiako kafe antzokian bederatzietan. Trigger travis talde oreretarra izango dugu lehiakide!

2ML-finalaazkentxanpatx

Nork: murdockduo.2008/06/04 15:34:17.825 GMT+2
Etiketak: donostia yaw nagusia aste piratak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/06/04 15:04:02.565 GMT+2

Musika Komertziala, Alkate Saldua

Donostian, azken urteetan,  musika rock edo alternatiboaren kontrako konplota eramaten ari da aurrera, era sistematikoan eta udaletxeak bultzaturik batez ere.

 Lehenik, esan beharra dago, Donostiako aste nagusia azken urteetan kanpotarrentzako festa bihurtzen joan dela,orokorrean, hiria bezala, eta festa herrikoi bat izateari uzten joan da.

Pentsatuko duzue, eta nor da tipo hau hori esateko? Zertan oinarritzen da? Aste nagusiaren kartelean oinarritzen naiz, kontzertuen programan. Lolita, M-Clan, Mago de Oz, Los Secretos, Pignoise eta Ken7, horiek dira hautatuak aurten Donostiako “jaietako” ekitaldirik garrantzitsuenerako, eszenatokirik handienetarako, jende gehien biltzen duen ekitaldirako. Argi dagoenez artista gehienak musika komertziala jorratzen dute, irratian entzuten dira egunero eta Ken7 taldea ezik, denak dira Espainiarrak. Ez dut uste inork ukatuko didanik talde hauek turistak, bisitariak eta kanpotarrak erakartzen dituztenak direla eta Donostiarren behar musikalak asetzen dituztenak ez direla.

dsc00260qk3

 

Guzti hau icerbergaren punta da soilik. Donostiako udalak, Odon Elorza Alkateak eta Donostiako Jai batzordeak interesatzen ez zaien guztia kentzen ari dira, batez ere musikaren munduari dagokionez. Orain dela 3 urte 7 gaztetxe zeuden Donostian eta gaur egun ezta bat ere ez dago irekita. Udaletxeak aitzakia desberdinak aurkitu ditu hauek ixteko; kontzertuetan sortzen den soinua, Gaztetxeak kokaturik zeuden eraikinak legez kanpo egotea eta abar. Argi utzi behar da gaztetxeak direla herri eta hirietan musika talde berriak laguntzen dituzten elkarteak, kontzertuak eskainiz, talde txikiei aukerak emanez edota musika lehiaketak antolatzen dituztenak, beraz, hauek ixtea da era errazena udal gobernuari interesatzen ez zaien talde antikapitalista anarkista edota soilik musika alternatiboa jorratzen duten horiek musika eszenatik kentzeko.

 
Azkenik, Udal Gobernuak orain dela 2 hilabete bozkatu eta onartu zuen legea aipatzekoa da. Legen honen bidez asteburuetan tabernetako dezibelio maximoa 100dcb-tatik 84dcb-etara jaitsi da. Horrela tabernatan ezingo dira kontzertuak eman 10 etatik aurrera eta festibalak edo kontzertu handiagoak ezin imaginagarriak dira beraiek adostutako lekuetan ez bada.

 

Geroz eta zailagoa egingo zaigu, beraz, hemendik aurrera musika talde batekin aurrera jarraitzea edo soilik ondo pasatzea Donostian, alkateari interesatzen ez zaion guztia kriminalizatu, ezeztatu edo aldatuko baitu, berari gustatzen zaion musika mota komertziala eta irabaziak jasoko dituenagatik.

Nork: murdockduo.2008/06/04 15:04:02.565 GMT+2
Etiketak: donostia nagusia system aste odon of | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/06/02 12:18:55.367 GMT+2

we against the machine

Hoy voy a contar una historia, una historia de 4 amigos, musica y felicidad.

Electric Weekend map
Salimos de gasteiz entre risas, listas de reproduccion electricas y riendonos con las perladas del GUDARI gorritxo ke komo buen GUDARI llegaba de empalmada desde la farra del jueves sabiendo ke le kedaban 8 grupazos y muchas horas depie y sin dormir por delante.
Llegamos a las grandes indicaciones ke tiene madrid y sus gente, por lo tanto, nos confundimos. Llegamos a la moncloa y alli un agradable policia nacional nos dijo komo llegar hasta getafe. (esto ultimo va en serio eeh, preguntarle a ZAPATER sino)
Montar la tienda, empezar a llover, andar hasta los conciertos y lo primero, el subidon de ke no nos habiamos perdido nothink. Despues Biffy Clyro (grandes), Millencolin, Srj tanzarian (decepcion), Cavalera Conspirancy (porke estais tan cabreaus tio??!! relajaaa), Salir a por litros y pillarnos la chuza padre mientras veiamos como perlaba Iggy por la pantalla gigante.Entrar en el recinto con dos flores en las orejas y 2 litros de kalimotxo metidos en las pelotas(no se como lo hize tio, iba pestuzo), y a eso de ke empieza Offspring, me pierdo. Entre 50 000 personas encuentro al Jago al mitiko Larra y al Negro (hasta ke no estaba a metroymedio no le vi, negroooooooo). Fue un gran momento rememorando buenos tiempos! Acabo Offspring y tardaron en salir los RATM mas de una hora. Y salieron pos komo se ve en la foto. Un increible concierto en general.Todo el mundo botaba a la vez, gritaba a la vez, y la rabia se respiraba...no hay mas ke ver este video (sobre todo kuando enfokan a la gente)




Para terminar Queens of the Stone Age. Me gustaria aber estado mas lucido y mejor fisicamente pero era imposible. Camino a las tiendas; unos a las de arios (hijosdeputa!!!) y otros a los de negros inafeitados. Ayer vuelta hasta gasteiz y sobar en cama como una persona normal.
Fue un gran dia el del viernes-sabado. Nose, es inposible poner un pero.Bueno si k lo hay; si RATM van de anticapitalistas, ¿porke kojones sus camisetas balen 30eurazos??.
Me siento un privilegiado y viviendolo entre amigos, mucho mas. Komo si de una peli basada en hecho reales se tratara (o tratase) voy a hacer un miniresumen.
Xabier Gorritxo, despues de haber pasado 49 horas sin dormir y haberse enborrachado 2 veces en ese tiempo, no murio y ahora es feliz en Gasteiz.
Alex larrañaga se paso mas de 24 horas sin parar de decir estupideces, anormalidades e improperios tales como "mostovoi", "con cuidau"o "tengo la espalda como si me hubieran pasado 30 vacas por encima, si hubieran sido 30 ñus otro gallo cantaria"(como yo vamos).AHora es feliz en Dnosti porke ha visto el concierto de su vida. Hay ke decir ke se kago.
JAgoba Salvador se paso mas de 24 oras sin fumar mas de 3 caladas de un germinado, algo bastante increible teniendo en cuenta ke es un Politoxiomano Exconvicto del Piteam.Ahora es feliz en Bilbo estudiando para ser periodista.
Xabier Duo se paso mas de 10 horas de 35 en el coche conduciendo. Tambien dijo estupideces, no fumo, fue un poco gudari(ese kalimounstro pal pueblo ostia, ke kiero mear) pero ahora mismo, komo los otros 3, es FELIZ.


hay ke decir, ke todavia no lo he dicho, ke from first to last fue a polla, kasi mejor ke RATM.

un saludo a la peña ke os encontramos alli (neutal kick(mustard vuela!!!), Neila, Cordura y tambien para el tote, ke nos lo encontramos por alli y le invitamos a un pote tu!)

Nork: murdockduo.2008/06/02 12:18:55.367 GMT+2
Etiketak: getafe electric rage gayer larra against machine the weekend | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/06/02 11:59:20.499 GMT+2

WIFI?

Horixe da nire amak behin baino gehiagotan galdetzen didana, Wifi? Eta zer da hori? Freskagarri berri bat? Droga sintetiko bat? Ez ama ez! Wifi da...Wifi da...

Egia esan Wifia zer den ez dakit, baina konektatzeko sistema honek dauzkan abantailak oso ongi ikasita dauzkatela eta dauzkagula badakit. Wifiari esker edozein lekutatik konekta gaitezke gure portatilaren bitartez eta horrela askatasun handiagoarekin nabigatu. Egia esan badauzka bere alde txarrak ere. Konexioa ez da hain fidagarria kablearekin konparatuz eta zenbait kasutan arazoak izan ditzakegu baian orokorrean oso inbentu erabilgarria da. Klasean oso erabilgarri izan daitekeena ere. Adibidez, lehengo egunean, ordenagailu gelan, ez zeuden ordenagailuak denontzat eta xzenbait portatil eta wifia erabiliz arazoa konpondu genuen.


wifi-logo

Nork: murdockduo.2008/06/02 11:59:20.499 GMT+2
Etiketak: zer wifi internet | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/06/02 11:23:43.773 GMT+2

Zergatik FIREFOX?

 

Arrazoi asko daude firefox nabigatzailea erabiltzeko baina pertsonalki bakarra da konbentzitzen nauena; Bill Gates-en inperioaren parte ez izatearena. Windows edo Microsoftena den edozeri hasieratik diot nazka. Badakit ez dela zerbait ona, baina horrelakoa da eta ez dago aldatzerik. Beraz, firefox nabigatzailea software askea izateak da gehien erakartzen nauena. Hala ere, beste zenbait gauzek egiten dute nik ere nabigatzaile hau aukeratu izana; milaka aplikazio desberdinak, pop-up leihoen geldiketa, euskaratzeko aukera…Programa pertsonalizatzeko aukerak oso desberdinak eta erabilgarriak dira.


manga-please-adopt-firefox

Nork: murdockduo.2008/06/02 11:23:43.773 GMT+2
Etiketak: blog gates bill firefox microsoft | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/06/02 10:27:41.592 GMT+2

Daniel Innerarity, Informazioaren gizarteari buruzko hitzaldia

Aurreko ostegunean, otsailaren 21ean, Daniel Innerarity filosofoaren bisita izan genuen HUHEZI-n. Bera, Zaragozako Unibertsitatean da irakasle eta literatura sari desberdinak jaso izan ditu bere lan desberdinei buruz. Hau da berak kontatu zigunaren laburpena:

 

Beraren ikuspuntutik, egun, eta oso argi utzi zuen hau, informazio gehiegi dugu edo eskura dezakegu. Informazio gizarte honi nola aurre egin diezaiokegun aurkitu behar dugu eta gehiegizko informazio hori gestionatzen ikasi. Pilatze horrek gizartea tontotzen du eta dakielaren itxura ematen dio herritarrari, horrela ez bada ere.

 

Gehiegizko informazioak tontotzen gaituela frogatzeko adibide erraz bat eman zuen: Orokorrean jendeak pentsatzen du gu, belaunaldi berriek, gure aitona-amonek baino askoz gehiago dakigula. Baina, hori ez da horrela.  Gure aitona-amonak zekiten guztia bizi izan zutelako zekiten, bizipenenetatik ikasten zuten eta gu, aldiz, bigarren eskuko informazioa jasotzen dugu, beste norbaitek jasotakoa, manipulatutakoa eta geroago guri transmititutakoa. Onek ezjakintasun handia sortzen du, sinisten dugulako eta uste dugulako ikusten edo entzuten duguna jada badagikula, lehen pertsonan bizi izan ez badugu ere.

 

Filosofo askok egiten duten bezala, Innerarity jaunak, denok genekien zerbait aurkeztu zigun aurkipen izugarri bat bezala: Gizartea gu baino inteligentzia gehiago du. Jakintza gehiago dago nik jakin dezakedana baino. Beste era batean esanda, inoiz ezingo ditugu mundu osoan dauden liburu guztiak irakurri, egunean 24 orduz irakurtzen badugu ere. Jakin ahal denaren eta errealitatean jakin ahal denaren arteko desberdintasuna izugarrizkoa da.

 

Daniel Innerarity-k aurkeztutako beste teoria bat gizaki protesidun bihurtzen ari garela da, kotxeen, entzuteko sistemen eta telefonia bezalako aparatuekin , baina, hauek ez dakizkigu barrutik manipulatzen. Erabiltzaile sumisuak gara eta aparatu edo makinen gainazalean bakarrik geratzen gara, hauek nola funtzionatzen duten ezagutu gabe.

 

Datuak, informazioa eta jakintza desberdintzea oso beharrezkotzat hartu zuen ere filosofoak, gehiegizko informaziotik babesteko oinarrizko 5 aholkuekin batera: Lehenengoa, atentzioa kudeatzea da; bigarrena, beharrezkoa ez den  informazioa suntsitzea; hirugarrena, gure kabuz pentsatzea; laugarrena, kooperatzea eta azkenik, laburra izatea.

 

Egungo arazo handienetako bat bezala aurkeztu zuen munduaren konplexutasuna Innerarity jaunak eta komunikatzaile bezala gure egiteko nagusia zein zen erakutsi zigun: zer ez den jakin behar aurkitzea.

 

 

 

688f5ac1a5563a0445c0706a1f39179c

 

 

Iritzi Pertsonala


Lehengo ostegunean Daniel Innerarityk bere hitzaldian esandako zenbait gauzekin ados nago, baina, beste zenbaitekin guztiz desadostasunean nago.

 

Egia da, egun bizi dugun gizartea, informazio saturazioa izugarria dela, baina, saturazio hori era pertsonalean hartu beharra dago. Esan nahi dut, saturazioa gai guztiei buruz jakin nahi dugunean gertatzen dela, gure jakintza arlo guztietara eraman nahi dugunean. Baina, arlo zehatz batetara eramana nahi dugunean informazio asko izateak ez du zerbait txarra suposatu behar.

 

Era berean, ez dut uste gure aitona-amonek zekiten guztia lehen eskutik zekitenik eta beraiek zekitena askoz fidagarriena zenik. Zekizkiten gauza asko bizilagunak, apaizak edo norbaitek kontatutakoak ziren eta askotan, gauza izugarriak baziren ere, sinistu egiten zituzten zuzenean. Gaur egun, uste dut, gizartea askoz gehiago ezagutzen duela errealitatea eta zerbait sinisten badu edo informazio bat baliagarri bezala ematen badu, zentzu gehiagorekin izango dela.

 

Hala ere, berak aurkeztutako bost aholkuak oso baliagarriak eta zentzudunak iruditu zitzaizkidan. Ez da erraza gaur egungo informazio pila kudeatzea era inpartzial batean, baina, horrelako pauso batzuk jarraituz ziur nago errazagoa egingo zaigula.

Nork: murdockduo.2008/06/02 10:27:41.592 GMT+2
Etiketak: huhezi pene innerarity filosofia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)