Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/06/02 11:59:20.499 GMT+2

WIFI?

Horixe da nire amak behin baino gehiagotan galdetzen didana, Wifi? Eta zer da hori? Freskagarri berri bat? Droga sintetiko bat? Ez ama ez! Wifi da...Wifi da...

Egia esan Wifia zer den ez dakit, baina konektatzeko sistema honek dauzkan abantailak oso ongi ikasita dauzkatela eta dauzkagula badakit. Wifiari esker edozein lekutatik konekta gaitezke gure portatilaren bitartez eta horrela askatasun handiagoarekin nabigatu. Egia esan badauzka bere alde txarrak ere. Konexioa ez da hain fidagarria kablearekin konparatuz eta zenbait kasutan arazoak izan ditzakegu baian orokorrean oso inbentu erabilgarria da. Klasean oso erabilgarri izan daitekeena ere. Adibidez, lehengo egunean, ordenagailu gelan, ez zeuden ordenagailuak denontzat eta xzenbait portatil eta wifia erabiliz arazoa konpondu genuen.


wifi-logo

Nork: murdockduo.2008/06/02 11:59:20.499 GMT+2
Etiketak: zer wifi internet | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.