Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/01/23 14:53:23.200 GMT+1

Edertasun hau nire neska zen atzokorarte. Zergatik utzi nauzu!!!!!

Nork: txomin_hood.2007/01/23 14:53:23.200 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2007/01/23 14:50:56.387 GMT+1

Ez dut Odeorekin asmatu!!! Gora Goear!

Ez dakit unibertsitateko ordenagailuen erruz den, edo zer beste zein arrazoi izan daiteken, baina ez dut asmatu Odeo Studioren bidez audiorik esekitzen. Beraz, goear erabiliz Huheziko estudioan egindako lantxo hau eseki dut.

Nork: txomin_hood.2007/01/23 14:50:56.387 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/01/23 12:14:35.653 GMT+1

Explorerra jubilatzeko ordua?

Jakina da Microsoft etxeak interneten eta ordenagailuen aplikazioetan lortu duen monopolioa. Orain gutxi arte, ez nuen ezagutzen interneten nabigatzeko beste modurik, explorerren pausuak jarraitzea baino. Entzunak nituen Linux eta Firefox bezalako software libreak bazirela, demokratikoagoak, erabiltzaileek erabiltzaileentzat egindakoak, baina ez dugu orain deskubrituko gizakiok ohikotasunera eta errazera jotzeko dugun joera, eta ni ere Explorerretik haratago gutxitan sartu naiz.

Lehen aipatu Firefox nabigatzaileari buruzko azalpenak eman zizkigun Joxe Aranzabalek lehengo batean, eta aitortu beharra dut gustatu zitzaidala nabigatzeko modu berri horrek (niretzako behintzat berria da) eskaintzen dituen aukerak. Batetik, Firefox euskaraz egotea abantaila handia da gurea bezalako komunitate txiki batentzat.

Hala ere, abantailarik nabarmenena eta Firefox gehiago ezagutzeko gogoa piztu zidana nabigatzean lortu dezakezun abiadura da. Fitxa sistemari esker aldi berean ehunka aukera irekitzen zaizkizu, eta fitxen kontu hau izan da gehien harritu nauena. Gainera, euskalbar bezalako aplikazio mordoa ditu, interneten nabigatzea prozesu bizkor, erraz eta erakargarri bihurtuz. Beharbada, iritsi zait niri ere Explorerra alboratzeko ordua.

Nork: txomin_hood.2007/01/23 12:14:35.653 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/01/23 12:01:30.602 GMT+1

Tagzania

Web 2.0 ikasgaian tagzania tresna erabiltzen ikasi genuen. Hona hemen Donostiako badia famatua.

 


Santa Klara uhartea, Donostia map - Tagzania

Nork: txomin_hood.2007/01/23 12:01:30.602 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/01/10 18:54:50.862 GMT+1

Google Docs¬ Spreadsheets-en bidez egindakoa

Mapatxe mozkor batek

bortxatu ninduen

makurtu nintzen eta

errezatu nuen

une tentsoak ziren

Udalaitz mendien

kondoiak etxean da

ipurdie gorien.

 

 

txurro bat ikusi dut

begien aurrean 

eta txorra fresko bat

ipurdi atzean

zerbait e ba omen du

bi hanken artean

ezkerra izateko

ez du asko behar

 

 

 

 

 

 

Nork: txomin_hood.2007/01/10 18:54:50.862 GMT+1
Etiketak: tontokeriak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/01/09 18:33:59.329 GMT+1

Pribatutasuna austen

Interneten sorreratik bertatik dagoen arazo nagusietakoa, eta buruhauste gehien sortu dituena, datu pertsonalen trafikoarekin lotutakoa da. Interneteko web-gune, plataforma, erabilera eta baliabide asko erabiltzeko erabiltzaileen (gure) datu pertsonalak eman behar dira. Ohikoena, posta elektronikoaren helbidea ematea da, baina bankuetan ere sartu zintezke birtualki, eta hor kontu korrontearen zenbakia ere eskatzen dizute. Horrelakoek segurtasun neurriak izaten badituzte ere, erabiltzaile gehienek bizi izan dugu spam izeneko fenomenoa. Nori ez zaizkio iritsi posta elektronikora, baita blogera ere, era guztietako produktuak eskaintzen dituzten mezu eskergak? Horiek bidaltzen dituztenak gure datuak nonbaitetik atera dituzte.

Hau da, zehatz-mehatz esanda, interneten lan egiten dute egitura desberdinen artean gure informazio pertsonal eta pribatua nahieran erabiltzen dute, batetik bestera, inolako trabarik gabe. Gero, bonbardeatu egiten zaituzte, argaltzeko pastillak direla edo Rolex faltsuak direla, pazientzia eta beste zerbait agortzeraino. Badira tranpan erortzen direnak ere, eta horiena ez da txantxetako gauza. Non dago datuen intimitatea interneten? Zenbateraino da segurua posta elektronikoz bidaltzen dugun informazioa? Sarea dirudiena bezain toki librea al da? Galdera horiek hor gelditzen dira, ausarten batek erantzun ditzan.

Nork: txomin_hood.2007/01/09 18:33:59.329 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/01/09 18:22:50.450 GMT+1

Web 2.0: iraultza interneten

Tim O´Reilly britainiarra orain gutxi izan zen Euskal Herrian, hitzaldi bat eskaintzen. Egonaldi horretan Berria egunkariarentzat elkarrizketa bat eskaini zuen, eta bertan Web 2.0 fenomenoa azaltzen zuen. Izan ere, O´Reilly da termino horren aita, eta askok “informatikaren gurua” izendatu dute. Fenomeno hau azaltzeko, bere baitan dauden hainbat plataforma aipatzea da argigarriena. Besteak beste, youtube (bideoak eseki eta ikusteko gunea), wikipedia (entziklopedia erraldoi interaktiboa), flickr (argazkiek eseki eta ikusteko) edo blogak egiteko plataforma desberdinak Web 2.0 fenomenoaren barruan erakusgarri argiak dira. Horiei denei esker, munduko edozein pertsonak, dela boteretsua, dela hiritar soila; dela aberatsa, dela txiroa, aukera du interneten bere txoko pertsonala sortzeko. Baldintza bakarra: internet edukitzea. Hortik aurrera, erabiltzaile izen bat ematea bezain “zaila” da baliabide horiek denak erabiltzea.

Baliabide horiek doakoak direnez (publizitateari esker lortzen dituzte irabaziak enpresek), sekulako sarea sortu da, munduko milioika erabiltzaile elkarreraginean jarriz, eta interneten espazio berriak zabalduz. Amaitzeko, 2007 urtearen hasiera honetan Web 3.0 delakoa sortu dela diote, aurreko baliabide guztiak laster zaharkituko dituen fenomenoa (Gara egunkarian, 2007ko urtarrilaren 9a, kontraportadan). Interneten, berria eta zaharraren, dagoenaren eta ez dagoenaren tartea hilabete edo aste batzuetakoa da.

Nork: txomin_hood.2007/01/09 18:22:50.450 GMT+1
Etiketak: artikuluak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/01/08 16:43:54.756 GMT+1

Berriaren estilo-liburua eskuragai

Berriak orain ez asko bere estilo-liburua merkaturatu du, tresna baliagarri hori euskal idazle eta irakurle guztientzat eskuragarri eginez. Estilo-liburuaren gora beherak azaltzeko Berriako euskara zuzentzailea, Irene Arrarats, etorri zen Huhezira.

Joan den udan Berriak Andoainen duen erredakzioak izan naiz praktiketan, eta horregatik ezaguna nuen eskuliburu hori. Bertan idazteko ezinbesteko tresna da, zuzentasun ortografikoaz gain esaldiak eraikitzeko eta testuak garatzeko laguntza eta erreferente beharrezkoa baita. Beraz, Arraratsek aipatu bezala, “liburu honetan Berria egunkariaren hizkera aurkituko dugu: argia, zuzena eta erakargarria”. Gainera, aipatutakoaz gain, toponimia edo kode deontologikoa bezalako gaiak jorratzen dira, atal desberdinetan sailkatuta.

Oro har, estilo-liburua euskaraz idazteko gida eta eredu bat da, oso egokia, baina ez bakarra eta ezta absolutua ere. Hizkuntzak irekiak dira, eta irekiak diren einean bakoitzak bere gisara idaztea libre da, betiere zuzentasun eta koherentzia bat mantenduz.

Nork: txomin_hood.2007/01/08 16:43:54.756 GMT+1
Etiketak: hitzaldiak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/01/08 15:46:56.630 GMT+1

Bost blog aztergai blog bat irekitzeko

Gustoko ditugun bost blog aztertzeko eskatu digute ikasgai batetan: beraz, zuzenean blog horiek aipatu eta bakoitzaren inguruan azalpentxo bat emango dut.

 

Gehien bisitatzen dudan bloga THE INDEZENTS da, dudarik gabe. Batetik, bere egilea lagun dudalako eta askotan “behartzen” nauelako bertan jartzen dituenak ikusi eta irakurtzera. Berriki Sustaturen eskutik euskal blog onenaren saria eman diote, eta merezimendu osoz jaso duela esan beharrean nago. Bestetik, egunero idazten du zerbait, edozein gairen inguruan, eta bestela bideo interesgarriren bat jartzen du. Ordenagailu aurrean jartzean, badakizu zerbait idatzita izango duela, eta ez da gutxi (beste batzuek ezin halakorik esan). Benetan gomendagarria.

 

Bestetik, motorraren inguruko albisteak jorratzen dituen MOTOR SPORT (SMD) bloga ere dezente jarraitzen dut. Honen kasua ere konstantzia azpimarratu beharrean nago. Argazki koloretsuak ez dira inoiz falta, eta gaia menperatzen duela argi erakusten du artikulu bakoitzean. Motorraren inguruko gorabeherak jakin nahi badituzu, blog honi jarraipena egitea gomendatzen dizuet.

 

Sarri BERRIA egunkariaren web-gunera sartzen nahiz, eta bertan hainbat kazetarik eta kolaboratzailek egindako blogak irakur daitezke. Besteak beste, Imanol Muruak, Anjel Lertxundi eta Eneko Olasagastik idazten dute bertan. Blogak bezainbeste gai jorratzen dira Berrian integratuta dauden tarte horietan. Bakoitzak gehien kontrolatzen duen gaiaren inguruan idazten du, eta egunkaritik kanpoko bertsio moduko bat da.

 

Orain gutxi ZABORMILA blogarekin egin nuen topo, eta bost blogetako zerrenda honetan sartzea erabaki dut. Bertan, izenak berak adierazten duenez, zaborra da gaia. Argazki landuz jantzita dago, eta testu gutxi badago ere, hitzak soberan daude horrelako triskantzen aurrean. Zerriak gara gero!

 

Azkenik, zerrenda hau ixteko, neure bloga aipatuko dut, OPUS NIGRUM, alegia. Azkenaldian potro-haundi xamar nabil, eta galdu dut egunerokotasuna (indezentek askotan leporatzen didan bezala). Aukera hau aprobetxatuz, zin egiten dut berrartuko dudala idazteko ohitura. Blogak, nire bizitzak bezala, konstantzia falta larria du, eta montaña-rusa bezala ibiltzen da, aldian gora, aldian behera.

Nork: txomin_hood.2007/01/08 15:46:56.630 GMT+1
Etiketak: blogak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)