Ni benetan ez naiz harritu ez gainditzeagatik baina ala eta guztiz ere izorratu egin nau eta horrexegatik ausnarketa bat egiteko denbora hartu behar dudala uste dut.
Ummmmmmmm, Ummmmmmm, Ummmmmmm....
1- Azterketa egin ondoren zer nolako egoeratan egiten diren ikusi dugu
2- Nahiz eta denbora gutxi eraman azterketa prestatzen hain urrun ez gara geratu
3- HABE azterketek ez daukate atarikorik.
4- Han zegoen pertsonen artean batzuk hamaika aldiz joan dira.... Azkarrenak ez gara izango!
5- Egindako akatsak zuzen ditzakegu hurregoan ez errepikatzeko.
.............eta abar, eta abar, eta abar,........ (Hauek nire ikasbideak dira).
Nire burua gehiegi ez zigortzen saiatzen naiz hurregoan primeran egingo dugulakoan nagoelako.
Eta bukatzeko... IDAZMENA PRESTATU BEHAR DUZUENEI.... EGON ADI ,
Arrigorri
Erantzunak
Azterketara mailarik gabe aurkeztearen kontura, hau da azterketa ikusteko azterketara joatearena, niri beti zalantza sortu didala aitortu behar dut. Alde batetik aukera ez galtzeak balio duela onartzen dut, hala ere, suposatzen duena ez dugula aintzat hartzen uste dut. Hau da azterketak lehiakortasuna pizten du, mugiarazten gaitu, baina ez gainditzeak dakarren fustrazioak ondorioak ditu. Baaale... badakit helduak garela, fustrazioa barneratu ahal dugula.....baina benetan uste duguna baino gehiago kostatzen zaigula uste dut, desmotibatu egiten gaituela, eta gero indar handiago egin behar dugula geunden lekura berriro ailegatzeko.
Beraz, nire aholkua hauxe da: ahaztu eta aurrera, benetan idazten eta hitz egiten jakin arte, indarrak metatu hori lortzeko ez baitago denbora sobran, eta erlojuak ez du parkatzen.
Oso ondo aritu zarete lanean eta ziur nago helburutik hurbilago zaudetela, baina joan beharra dago haraino, goazen ba behingoz! Hasi mugitzen, hasi lanean, zuek lortu behar duzue eta!
Nork: Elsa Kari.2010/03/10 13:52:52.209 GMT+1