Zero.Bat

Chrome OS eta segurtasuna
Googlek bere sistema eragile berria aurkeztu zuen atzo: Chromium OS. Honek ez du esan nahi Windows, Linux, Mac eta abarren merkatuan sartuko direla, ez. Sistema eragile honek beste idea baten datza: gure ordenagailuan ez da ezer gordetzen, zeren gure datu guztiak interneten daude. Hodeian (Cloud ingelesez), alegia.

Pribatasunari buruz asko esan genezake, baina gaur segurtasunari buruz hitz egingo dut, bertan bainago buru-belarri.

Alde batetik, ordenagailu tradizional bat abiarazterakoan, prestakuntza asko egiten ditu sistema eragileak, orain dela 30 urteko abiasistema berdina partxeatuta erabiltzen baitugu. Hau asko sinplifikatu dute, nukleoaren gainean nabigatzaile bat abiarazten delako.

Honi esker mikrogune sinple batean jorratzen da segurtasun gako guztia. Mikrogune honi aztarna digitala ateratzen diogu, eta inoiz ikusiko bagenu aldaketarik jakingo genuke gure sistema larriandian egongo litzatekeela.

Eguneratze prosezuan ere sartu dira, segurtasun eremu batean ezartzen dira eguneraketa horiek - gure sistema ukitu barik -, eta behin ikusita berezko eguneraketa dela, gure sisteman aplikatzen da.

Hauek dira, besteak beste, Chromium OSren segurtasun oinarriak. Hori bai, jakin behar da Sistema eragile honekin nabigatzeaz gain, ezin dugula besterik egin.

Pozik nago gure Segurtasun taldean bertan ari garelako lanean aztarna digitala abiatzerakoan erabilita, baina ordenagailuetaz gain, sensoreetan eta bestelakoetan ere. Gure ikuspuntua, beraz, ez dago hain urrun googleren mutilengandik, eta hauek munduko honenetarikoak dauzkate. Guretzat garaipen bat da, ikertzen ari garena, inplementatu dutelako :-)

Cory Doctorow hitzaldia Donostian, Gipuzkoa2.0 ekitaldian
Tabakalera eraikinean gipuzkoa2.0 deritzon ekitaldiren barruan entzun ahal izan dut Cory doctorow blogari ospetsua. Coryk BoingBoing izeneko blog ospetsua dauka, eta nolabait kontatu digu oro har, bere esperientzia blogari gisa. Berez, BoingBoing fanzine bat zen (aldizkari amateur bat) eta bloga bihurtu zelarik ikaragarrizko zabalkuntza eduki du.

Batipat bere aholkuak SEO arloan joan dira, hau da zer jarri behar duzun blogean (eta nola) bilatzaileetan ahalik eta aurrena irtetzeko. Bilatzaileetan zenbat eta aurrenen agertu, orduan eta bisita gehiago edukiko du zure blogak. Teknika hauetan, ez nekien ezer berririk ez dit azaldu, eta CodeSyntaxeko taldea maixuak dira hontan.

Hitzaldia berez ez du apartekorik ezer ere ez izan, baina galderetan zegoen mamia. Nik bi galdera bota dizkiot. 1)Alde batetik zer esango lieke esaten dutenei blogak hil daudenei, eta bestalde 2)bilatzaileen poterea, zeren, gaur egun, Googlen edo Yahoon aurreneko postuetan ez bazaude, ez zara existitzen.

1. galderari erantzun du esanez blogak berez ez daudela hil, baina blogak izan zirela kaleko jendeak zeukan lehenengo aukera beraien horrialdea bere kabuz egiteko, inolako ezaguera teknologiko barik. Gaur, aldiz, tresna asko daude, eta bakoitzak hautatzen du non edo noiz argitaratu gauza bat edo bestea. Analogia jarri du antzerki, zinema, telebista eta youtuberekin.

Lehenbizi dena zen antzerkia, baina antzerkitik kanpo zenbait gauza hobeto funtzionatzen ziren, zineman jarriz. Zinemak ez zuen antzerkia hil, baizik eta konplementatu. Bera pasa zen telebista eta zinemarekin, eta gero telebista eta youtuberekin. Eduki bakoitzak dauka bere zentzua batan edo bestean, baina ez dira elkarren artean zapaltzen.

2. galderari ez dio zuzenean erantzun, ezan zuelako ez zeukalako erantzunik. Baina lehen bilatzaileek ez zeukaten erantzun guztiak Larry Pagek sartu zenean jokoan (Larry Page Googleko fundatzailea da) matemakikoki bilaketen arazoa konponduz pagerank deritzon algoritmoari esker. Gero jakin da algoritmo matematiko eta perfektu hori berez eskuz ukitzen zela, direktorioetan egiten zen bezala.

Gustatuko litzaidake esatea beste aukerak daudela gaur egun Cuil bilatzailea, besteak beste. Edota Project Ripple, bilatzaile libre eta deszentralizatu bat garatzeko proiektua.

Pertsonalki gustora egon naiz, eta CodeSyntaxeko jendea ikusteak beti da pozgarria. Ez nekiena ia guztiak zeudela han antolatzen eta parte hartzen. Agur bero bat guztientzat hemendik.

PD: Ez nintzen ekitaldi osora geratu, Maite eta Coryren bigarren hitzaldia galduz :-(

Google Wave frogatzen
Atzo arratsaldean, Google wave erabiltzeko eskatu nuen kontua aktibatu egin didate. Ikusi eta segiduan hasi nintzen jolasten. Hona hemen iritziak.

Nola izango litzateke e-posta gaur egun asmatu izango balitz?

Lehenengo eta behin, ez dakienarentzat, Google Wave izan nahi du posta elektronikoaren hurrengo pausua. Google wave (hemendik aurrera Wave) EZ da e-posta, EZ da txat bat, EZTA facebook, tuenti edo parekorik. Txat bezala erabili ahal da, baita email bezala, baita sare sozial bat balitz bezala. Horretarako eta askoz gehiagorako balio du.

Interneteko erabiltzaile aurreratua bazara ere, hasieran nahastuta ikusiko duzu zure burua. Itxura polita duen arren, zer demontre egiten dut orain? zenbait alditan galdetuko diozu zure buruari.

Pantaila nagusiak 3 alde ditu: ezkerreko framea, non ikusten duzu zure hasierako datuak eta kontaktuak. Erdikoa, wave guztiak ikusten den framea, eta eskubikoa, no ikusiko duzu wave bakoitzan zer pasatzen den. Idatzi, etabar bertan ere egin ahal izango duzu.

Lehenengo iritzia

Pare bat wave hasi ondoren, ikusi dut honen potentziala. Nahi duzuna egin dezakezu, bai online, eta bai offline moduan. Denetarik ikusi dut: mapa bat tageatu/aldatu bi pertsonen artean eta momentu berean, foro baten bezalako flameak (baina denbora erralean, askoz ikusgarriagoa dela), eta jendea txateatzen txorakeriei buruz.

Erabiltzaile bezala, oso pozik nago honek eman dezakeen potentziarekin, eta hainbat bot/gadget, etabar garatuko direlakoan nago.

Momentu hontan ere, wavetiqueta definitzen saiatzen ari dira zenbait erabiltzaileek, zeren komunikatzeko era berria denez, modalak ere adostu behar izango dira, waveekin lan egiterakoan kaos bat gerta ez dadin. Hau da, besteak beste, ikusi ahal duzun gaiak.

Eta gauza berri bat bezala, orduak eta orduak eman ahal dituzu pantaila aurrean waveak ikusten etabar.

Olatu bezala itzuliko zenukete euskarara?

Beste teknologi gauzak

Wave frogatzeko wave sandbok erabiltzen da, eta bezeroa HTML5an egina. hau da, Internet exporerrik erabili ezkero, kanpoan zaude: Chrome, Firefox, eta Safari onartzen baino ez du.

Bestalde, badago implementazio aske bat Djangon egina (plas plas plas) garatzaile batzuei esker. Iturria hemen.

Robotak, pluginak etabar, beste egunen batean...

Bizirik gaude
Ez geunden hilda, lotan baino ez. Hasi nuen blog hau orain dela urte eta piku, baina urtebetez apenas ezer idatzi dudan. Ea gogoratze honekin natorren berriz sarera, eta sarri idazten duen euskal blogari bat bihurtzen banaiz.

Niretzat baino ez bada ere, idaztea ondo etorriko zait. Hainbeste gauza pasa dira urtebetean.

Ikusiko gara!

Nola erabili Linux makina bat Windows sare batean
Megakorp mundu osoa windows inbadituta dago. Osoa? Ez, badago erabiltzaile kopuru bat erasotzailearen aurka dabilela...

Nahiz eta txantxan hasi, badago era bat, izenburua dionez, windows sare batean linux erabiltzeko, nahiz eta zure makinan ez egon. Aukera asko daude, birtualizazioari esker, baina, zein aukera daukagu gure makinan posiblea ez bada horrelakorik?

Linuxen, sistema grafikoa bezero-zerbitzari bezala eginda dago. Eta posiblea da makina batek sistema osoa kudeatzea, eta beste batek eskaerak egitea. Berez, gure makina guztietan horrela da: bezeroa eta zerbitzaria makina berean daudela.

Zerbitzaria eta bezeroa XDMCP protokoloari esker hitz egiten dute, berdin diola zein sistema eragilean dagoen alde bakoitzak.

Ezaugarri honetaz baliatuta, eta Linux zerbitzaria dakarrenez, windowsentzat bezeroa instalatuz egon ahal gara gure windows zatarrean, baina makina linux baten aurka lan egin.

Windowsentzat eraibili dudan bezeroa Xming du izena.

Ikerketaren aurka, lizentziak
Atzo laborategiko bilera. Tamalgarria.

Ikerketa mundu korporatiboan dena dira tresna pribatiboak. Lizentziak berrikuntzaren beste oztopo bat dira. Ezin hainbeste makina eduki, ezin nahi duzun beste kopia egin, lizentziak ezin aldatu ordenagailu batetik bestera, kutxa beltzak, soporterik ez, logik ez...

Tamalgarriena, ikerketaren dirua gauza hauetan gastatzea. Hain erraza da dena software askean...

Egia da enpresa handietarako software espezikoak ez edukitzea (edo behintzat ez hainbeste koloreekin), baina gustatuko litzaidake jakitea zenbat diru doan urtero lizentziak ordaintzera, eta zenbat urte beharko genukeen egoera horretara iristeko.

Amorru bizian erabaki hauek nire eskutik kanpo daudelako...

Arroz tarta errezeta
Osagaiak

5 arraultz

Azukre kikara 1

Irina kikara 1

3 esne kikara

100gr. gurin

Prestaketa

Hartu molde bat eta gurinaz untatu eskuarekin. Gurina ez da urtuta egon behar.

Osagai guztiak nahastu batidorarekin eta bota nahasketa osoa bolean

Labea aldez aurretik berotu 190 gradutan. Sartu bola eta 50' minututan eginda egongo da.

PD: Arroz tarta esaten zaio, baina arrozik ez dauka :-)

Betiko bizkotxua
Neurria yogur naturala osorik da. Ez gramotan.

Osagaiak:

Jogurt natural edo limoizkoa (1)

irina (3 jogurt)

Azukrea (2 jogurt)

Olioa (jogurt 1)

Royal Legami sobre bat

4 Arraultz

Prestaketa:

Hartu molde bat eta gurinaz untatu eskuarekin. Gurina ez da urtuta egon behar.

Osagai guztiak nahastu batidorarekin eta bota nahasketa osoa bolean

Labea aldez aurretik berotu 190 gradutan eta 50' minututan eginda egongo da

Munduko ejerzitorik poteretsuena eskean
Hara non, atzo heldu zitzaidan Djangoren liburua Amazon bidez eskatua. Ustez baino denbora gehiago eman du, baina tira, heldu da.

Irekitzerakoan propaganda apur bat dator (adarra jotzea dirudit, baina tira), liburua eta beste poltxatxo bat nere mobil zaharra sartzeko.

Ez, ez da funda edo antzerako zeozer, AEBetako militarrak etxera deitu dezaten mobil bilketa kanpainia bat egin dute.

AEB is different...

Berriztapena nintendoren eskutik
Nahiz eta bideojolaszalea ez izan, begirazue hurrengo bidea...

Harrituta nago bideo hau ikusi berri dudanean. Japonieraz dago, baina hemen ikusten da wii-arentzat aterako duten aldagailu berria.

<object classid="clsid:d27cdb6e-ae6d-11cf-96b8-444553540000" codebase="http://download.macromedia.com/pub/shockwave/cabs/flash/swflash.cab#version=8,0,0,0" height="392" width="480">	<param name="allowScriptAccess" value="sameDomain"> <param name="allowFullScreen" value="true"> <param name="movie" value="http://www.gametrailers.com/remote_wrap.php?mid=27630"> <param name="quality" value="high"> <embed src="http://www.gametrailers.com/remote_wrap.php?mid=27630" name="gtembed" type="application/x-shockwave-flash" height="392" width="480"> </object>

Gero esango didate Nintendo zalea naizela, baina hau da bideojolas berriztapena! Jolasteko baino balio ez duen makina da wii.