
Irudian, astohitza. Esanik erruz egi bat ta bi gezurrekin ase.
Jende askok galdetzen dit ea zer esan nahi duen ("tradúcemelo") eta euskaraz dakigunon artean ere, bakoitzak bere irakurketa propioa egiten du.
Beraz, deialdi bat egin nahi dut hemendik, ASTOHITZAren itzulpen eta interpretazioak biltzeko.
Biziki eskertuko nizueke berba palindromiko hauen erdaretarako itzulpenak, hala nola, ASTOHITZAren inguruko ulerkerak orohar.
Ekarpenak bi modutan egin ditzakezue, alde batetik, blog honetan, mezu honi erantzunez, eta beste batetik Twitter bidez, #astohitza etiketa erabiliz.
Mezua bidaltzen duzuenon artean pare bat kamixeta zozketatuko dut, hauen antzerakoak.
Hauek dira, hortaz, abuzturako etxerako-lanak. Palindromo ariketak-eta irailean bueltatuko dira, ordurarte ondo izan eta milesker blog hau jarraitzeagatik.
Txintxo ibili, mutxi gastau eta bueltak AMAri.

Erantzunak
la culpa nos hace ser sinceros y nos creemos mentiras por necesidad
Nork: nerea.2009/07/29 16:03:38.985 GMT+2
Ez naiz ni iaioa ez makina artean ezta erderetan ere, baina itzulpen literala hauxe egingo nuke:
Diciendo a conciencia una verdad y satisfecho con dos mentiras
Nork: eneko.2009/07/30 14:57:54.977 GMT+2
Nork: iosu.2009/08/05 12:07:49.991 GMT+2
No poder decir una verdad ni por error y con dos mentiras quedarse satisfecho.
Nork: ->h.2009/08/06 17:44:19.705 GMT+2
Kaixo!!
hemen nire erantzuna:
Diciendo por error una verdad y satisfecho con dos mentiras.
Nork: Jaione.2009/08/13 14:06:26.685 GMT+2
Nik hola itzuliko nuke:
Diciendole una verdad con insistencia, se hartará con dos mentiras.
Nork: mikel.2009/08/22 01:18:30.685 GMT+2
Itzulpenari bertze itzuli bat eman diot:
Tanto insistir con la verdad y le bastaron dos mentiras.
Bertzalde aditza baztaneraz jartzen bada astohitza astohitzago bihurtzen da:
Erranik erruz egi bat ta bi gezurrekin arre
Nork: mikel.2009/08/22 21:38:11.873 GMT+2
Si (li) dius una veritat amb insistencia, s'atiparà amb dues mentides
Nork: sukram.2009/09/04 11:44:46.419 GMT+2