Beste asko bezala, euskaldunberria naiz. Orain dela urte pilo bat hasi nintzen euskara ikasten, baina ezin nuen "amaieraino" ikasi, denboraren arazo batzuz; horregatik, begi bistan dago, nire euskara oso akastuna da.
Hala ere, euskara maite dut. Gure altxor berezia dela uste dut, eta zaindu nahi izango nuke nire eran. Eta hori ez da nire arrazoi bakarra egunero ikasteko: duela lau hilabete aita bihurtu nintzen. Euskal Herrian ez nagoenez, zalantz pilo bat edukitzen hasi nintzen gure alabaren hizkuntzei buruz. Bera jaio baino lehen, erabaki nuen euskara ez erabiltzea berarekin (nire akatsak bidaliko nizkiokela esan zidaten lagun batzuek); baina lehenengo aldiz alaba besarkatu nuenean, ezin nuen burua erabili, eta euskaraz hitz egin nion. Gauza oso arraroa zen benetan, eta oraindik ez nago zihur zergatik gertatu zen.
Horrela hasi zen bide berri hau. Uste dut oraindik goiz dela alabarentzat kaltegarria izango den ala ez jakiteko, baina gutxienez saiatuko naiz. "Haragi osoa jarriko naiz suan" :)
2011/06/12 15:14:11.179 GMT+2
Lehenbiziko posta
Nork: Txabi.2011/06/12 15:14:11.179 GMT+2
Etiketak:
euskara
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)