Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/05/15 12:38:33.991 GMT+2

MagazinA

Hemen unibertsitatean irratigintzarako gure taldeak egindako magazina. Pdcastak direla.eta, hemen txertatzea iruditu zait. Horretarako boomp3 erabili dut. Ea gutukoa duzuen, gu emaitzarekin pozik gaude!


boomp3.com

Nork: beavis.2008/05/15 12:38:33.991 GMT+2
Etiketak: huhezi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/05/08 14:58:58.590 GMT+2

mUs

Berriz ere hemendik... Blog honi kasu pittin bat egiten hastean, berehala ideiak etortzen hasten zaizkizu eta hemen plazaretzen amaitzen duzu. Bizio bat balitz bezala.

Gogoratu dut, gure fakultatean ikus-entzunezko astea izan dela-eta, 3. mailako ikasleok ere gure lantxoak egin ditugula klaserako izan bada ere. Eneko Olagastiren errealizazio ikasgairako grabatu dugun Muss txapelketa. Bi egunetako errodajea izan da eta egia esan, detaile guztiak zaintzeko egin behar den jarraipena gure arazorik handiena izan da, beharbada. Baina oso gustura geratu gara egindakoarekin!

Hona hemen egun bi horietako argazki batzuk:


Muss Muss Muss Muss Muss

Nork: beavis.2008/05/08 14:58:58.590 GMT+2
Etiketak: huhezi eneko_olasagasti | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/05/08 14:30:42.279 GMT+2

gu eta GUTARROK

Hara zer topatu duen nire klasekide batek Youtube web orrian: Jon Sarasua irakasleak "Gu ta Gutarrak" saioan parte hartu zueneko bideo bat. Benetan ikustea merezi duela, kantaren hitzak entzutea bezala. Zorionak Jon!



Nork: beavis.2008/05/08 14:30:42.279 GMT+2
Etiketak: sarasua youtube jon | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/05/08 14:15:20.996 GMT+2

Podcast

Podcast kontzeptuaren inguruan ibili gara Web 2.0 ikasgaian. Horren berri jaso eta baita praktikan jarri ere. Gainera, gure gelakidea den Iosuren atxiloketa izan zela-eta, Berria egunkarira iritzi artikuluaren hitzak grabatzeko aprobetxatu dut. Begira zer atera zaidan:




boomp3.com

Nork: beavis.2008/05/08 14:15:20.996 GMT+2
Etiketak: boommp3 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/04/13 18:10:29.587 GMT+2

Praktikaldiak.. EiTBn

EiTB

Unibertsitateko praktikaldiak direla-eta, horren inguruan hemen idaztea pentsatu dut. Alegia, EiTBn egiten ari naizen errealizazioko praktikaldien inguruan. Hona hemen gure lantokiko erretratu bat. Hori da, hain justu, EiTB Bilboko egoitza berriaren erredakzioa. Azpian, gure txokoa egongo litzateke: errealizazio gelak.

Otsailetik ari naiz hemen eta oso gustura nabil; ikasten eta nire saltsan. Beharbada, niri gustatzen zaidan esparruan nagoelako: errealizazioa. Hasieran, UMtan hasi nintzen, kirolen arretransmizioak egiten. Toki batetik bestera, Euskal Herria ezagutzen (ez da gutxi). Orain aldiz, hemen nago, egoitzan. Asteburuetako Kirolez kirol eta El Derby saoioetan parte hartzen dut; ostiraletan aldiz, Luar programaren postprodukzioa. Ezin kexatu. Gainera, kirol erretransmizioetara joateko aukera izaten dut nohizbehinka!

Bestalde, lankideak oso jatorrak dira eta hori oso positiboa da; lanera etortzerako orduan bereziki. Egunero zerbait berria ikasten baitut eta beti laguntzeko prest izaten dut norbait. Esperientzia izugarria izaten ari da, aprobetxatu beharrekoa!

Segituko du...

 

Nork: beavis.2008/04/13 18:10:29.587 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2008/04/10 15:21:13.712 GMT+2

Berandu bada ere, Aste Santuak

Bueno-bueno, azkenean blogean idazteko tartetxo bat. Bazen garaia bai! Klaseak eta praktikak direla-eta (gainera, azterketak jada gertu ditugula kontutan hartuta) nire bizitza nahiko desordenatuta dagoela esango nuke.
Aste Santuak orden pittin bat jartzeko aprobetxatuko nituela agindu nion nire buruari baina oraindik, gaur, hankaz gora jarraitzen du... Hala ere, badoa, poliki-poliko bada ere.

Zer egin nuen Aste Santuetan orduan? Bada, opor egun batzuk izan nituenez, Errioxara alde egin genuen egun pare batzuk. Eguraldiak lagundu ez zigunez, zinemara joateko, poteoan ibiltzeko eta etxean goxo-goxo egoteko aprobetxatu genituen eguneko orduak. Lasai-lasai. Horretarako ere bazen garaia!!



Haro map

Nork: beavis.2008/04/10 15:21:13.712 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/04/03 14:25:09.647 GMT+2

gOoGLe CaLeNdAR

Gaur Google Calendar ikusten ibili gara Web 2.0ko eskolan eta egutegi hau egin dut:  


Nork: beavis.2008/04/03 14:25:09.647 GMT+2
Etiketak: google | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/03/13 14:54:09.921 GMT+1

Ekonomia solidarioa, autogestioa eta kooperatibismoa

Pasadan martxoaren 6an eta 7an Huhezi fakultatean Ekonomia solidarioa, autogestioa eta kooperatibismoa lelopean lehenen kongresua ospatu zen. Bertan izan giñanok mundu mailako ekonomia solidarioan hainbat aditu entzuteko aukera izan genuen. Horien artean, Marie Bouchard, Jose Luis Coraggio, Luis Razeto, Natalia Quiroga edo Jon Sarasua izan genituen gurean.

Kongresua lerro batzuetan laburtzea ezinezko da, hartara, esaldi esanguratsueenekin eta nik ateratako argazki batzuekin geratzea nahiko nuke:

     José Luis CORAGGIO "La economía solidaria es una economía en la que quepamos todos y propone un mundo de producción productivo para todos. Un mundo racional"
                                                                     
J.L CORAGGIO

   
Ekonomia_solidarioa "Existe una necesidad de captar el espíritu de la economía solidaria y de entender cómo se produce la supervivencia de los pobres. Hay que compartir y enseñar maneras y formas de vivir economía solidaria"
                                                                     
P. SINGER

    
Marie Bouchard "Hay que reconocer que la investigación no es neutral, ya que es crítica con sus investigaciones"
                                                                      
M. BOUCHARD

Jardunaldietako antolatzaileetako bat, Jon Sarasua, Huhezi fakultateko irakasle eta Lanki ikertegi taldeko kideak, Mondragon Unibertsitatean bizitako esperientzia pertsonala hitzetara eraman zuen baita ere:

    "La autogestión es buena para la dignidad de la persona. Que se puede conseguir esta claro, aquí tenemos un ejemplo, nuestra universidad. Un proyecto encaminado al derrollo solidario alternativo, aunque no tenemos las claves todavía. Tenemos mucho por hacer"

Zigilu euskalduna eta gizarte psikologiaren aldeko eredua. Funtzionatzen ari dela esango nuke.

Nork: beavis.2008/03/13 14:54:09.921 GMT+1
Etiketak: ekonomia_solidarioa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/03/13 14:50:15.542 GMT+1

Tagzania ezagutzen

Hemen Tagzanian Arrikrutz kobetako gehitu dudan mapa lotura. Orain nire blogean ikusgai:



Arrikrutz kobazuloa map

Nork: beavis.2008/03/13 14:50:15.542 GMT+1
Etiketak: tagzania oñati arrikrutz | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/03/04 19:41:20.893 GMT+1

ZERGATIK FIREFOX?

Pasadan asteko Web 2.0ko ikasgaian Joxe Arantzabalek bere blogean Zergatik Firefox: testigantzak artikulua irakurtzeko esan zigun. Ondoren, horren inguruko idatzi bat egiteko gure blogean. Eta horrela egin dut. Artikulua irakurri eta bertan aurkitutako zita interesgarrienak ekarri ditut hona, zuentzako. Bide batez, nire iritzi pertsonala ematea gura nuke, izan ere, nabigatzaile horren erabiltzaile sutsua naizelako.

Alde batetik, Firefoxen segurtasuna aipatuko nuke. Erabat fidagarria iruditzen zait IEarekin konparatuta eta askoz ere errazagoa da erabiltzerako orduan. Beharbada, fitxen sistemak harrapatu ninduen, interneten zabiltzala toki batetik bestera salto egiteko aukera horrek asko laguntzen du. Edukiak ondo kudeatuta izatea ahalbidetzen du eta aldi berean, denbora aurrezten dela esango nuke.
Bestetik, software librearen kontua oso interesgarria iruditzen zait. Plataforma ezberdinetan erabilgarria den nabigatzaile da Firefox eta horrek ez du preziorik gaur egun. Ia ahaztuta baitaukat IEa erabiltzen... Azkenik, Firefox nahi dudan bezala erabiltzeko aukera ematen dit, alegia, nire erara pertsonalizatzeko aukera.


Ea zer dioten beste batzuek:

"Nabigatzaile azkarra da, arina eta erabilgarria. Fitxa bidezko nabigazio gabe ezingo nuke bizi, eta sufritzen dut nonbaiten Explorer erabili behar dudanean. Pasahitzak, formularioetako datuak gogorarazten ditu, eta oso erraz kudeatu daitezke. Pop-up leihoak kontrolatzen ditu eta norberaren eskutan gelditzen da bere kontrola"
dio Gari Araolazak.

Iban Arantzabalek aldiz, beste honakoa diosku: "Firefoxen gustatzen zait gehien-gehien fitxa sistema, gustatzen zait diseinu aldakorra izatea, gustatzen zait atzetik duen soft librearen filosofia guztia (komunitatea egiteko zer hobeto?), gustatzen zait librea delako, bizkorra delako, euskaraz ere badagoelako, gustatzen zaizkit eta behin eta berriz harritzen naute Firefox-eko gehigarriek. Aipagarrienen artean, euskaldunondako: Euskalbar Firefox-erako tresnabarra eta Xuxenen aplikazioa nabigaziorako. Eta hau erabiltzen ez dutenek ez dakite zer galtzen duten".

Antza, bakoitzak bere abantailak ikuste dizkio Firefoxi. Josu Azpillagak "hizkuntzen trataera egokiagoa, leihoak blokeatzeko aukera, appletak-eta instalatzeko orduan transparentzia handiagoa (kontrol gehiago) eta orriak erakusteko orduan estandarrak errespetatzea" ditu gogoko; horregatik erabiltzen du Firefox.

Arkaitz Zubiagak zera dio: "Firefox software librea da eta horrek izugarrizko askatasuna eskaintzen dit nabigatzailea pertsonalitzerako orduan: hiztegiak, zuzentzaile ortografikoak, bilatzaileak, albisteak jarraitu ahal izateko RSS irakurleak…".

Luistxo Fernandezek ere zer esana du honen inguruan, nola ez: "IExplorer plataforma bakarreko softwarea da. Firefox, guztietan dabil, baita Mac eta Linuxean, primeran gainera. Tresna bat toki batean ikasi, edozein plataformatan erabili (norberak bere hobespenak batetik bestera migratzeko, adibidez)".

 

Arrazoi gehiago nahi Firefox erabiltzen hasteko? Honek, beharbada, lagunduko dizu.


Nork: beavis.2008/03/04 19:41:20.893 GMT+1
Etiketak: firefox joxe_aranzabal | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)