Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/04/10 15:21:13.712 GMT+2

Berandu bada ere, Aste Santuak

Bueno-bueno, azkenean blogean idazteko tartetxo bat. Bazen garaia bai! Klaseak eta praktikak direla-eta (gainera, azterketak jada gertu ditugula kontutan hartuta) nire bizitza nahiko desordenatuta dagoela esango nuke.
Aste Santuak orden pittin bat jartzeko aprobetxatuko nituela agindu nion nire buruari baina oraindik, gaur, hankaz gora jarraitzen du... Hala ere, badoa, poliki-poliko bada ere.

Zer egin nuen Aste Santuetan orduan? Bada, opor egun batzuk izan nituenez, Errioxara alde egin genuen egun pare batzuk. Eguraldiak lagundu ez zigunez, zinemara joateko, poteoan ibiltzeko eta etxean goxo-goxo egoteko aprobetxatu genituen eguneko orduak. Lasai-lasai. Horretarako ere bazen garaia!!



Haro map

Nork: beavis.2008/04/10 15:21:13.712 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.