Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/09/12 23:22:58.517 GMT+2

AGORRA BETE BERTSO GURE HERRIAN


    Irail honetan Legazpin adina bertso saio Euskal Herriko herri gutxitan izango da:
Irailaren 14an, 20:00etan: JM Irazu eta Amets Arzallus udaletxe atzeko balkoitik ariko zaizkigu.
Irailaren 16an, erromerian: Iñaki Azarola, Nerea Elustondo, Bittor Agirre, Jokin Matxinandiarena, Asier Iriondo eta Xegundo Eskudero ariko dira.
Irailaren 22an, 18:00etan: Gipuzkoako txapelketako kanporaketa izango da Latxartegin. Horren berri gpuntua.com web orrian daukazue. Orri horretan bertan ikusi ahal izango duzue Gipuzkoako txapelketako beste kanporaketa batzuetan hiru legazpiarrek kantatuko dutela.

    Bestalde, Legazpiko Bertso-Olariak bertso eskolak azaroan bertso saioa antolatzeko asmoa dauka. Bertsolariak lotzen ari omen dira baina izen handikoak izango direla ziurtatuta omen daukate.

Nork: zingizango.2007/09/12 23:22:58.517 GMT+2
Etiketak: bertsoak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.