Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/05/10 18:35:38.929 GMT+2

Alegiako kalbarioa



Eskertzekoa da, honetan, Legazpiko kalbarioa errekuperatzeko udalak egin duen ahalegina. Zaharrek ondo dakitenez, kalbarioko gurutzeak oraingo Almirante Bikuña auzoan zeuden. Itxuraz, etxadia egiterakoan gurutzeak kendu eta bazter batean egon ziren urteetan.

Herritar batzuk egoera horretaz jabetuta, udalaren lokal batean gorde zituzten geratzen ziren harriak. Gerora, udala bi alditan Almirante Bikuñako plazatxoan jartzen saiatu da, baina bietan ganberroen erruz ez du askorik iraun.

Ea bada, oraingoan, zorte gehixeago duen. Kanposantuko kokagunea ere ez da txarra. Dena dela, erdiko gurutzea altxatu beharko luketela iruditzen zait, garai batean zen bezala jartzeko.


Enrique Ginea Makibarren argazkia. Gasteizko Udal Artxiboa. Erref. GUI-VIII-2.6

Izenburua dela eta, argitu behar da Almirante Bikuña etxadia dagoen lekuari, antzina, Alegia deitzen zitzaiola. Horregatik, dokumentuetan Alegiako errota (gero Bikuñatxiki errota), Alegiako zubia, Alegiako urkamendia (Legazpiko urkamendia hemen zegoen aintzina)... aipatzen dira. Nik neuk Ixidraneko Eugenio Elorzari zenari (Garitaonaindiatarren aitonari) Alegierrekea jaso nion elkarrizketa batean.

JLU

Nork: zingizango.2007/05/10 18:35:38.929 GMT+2
Etiketak: jakingarriak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.