Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/09/09 08:03:01.755 GMT+2

Arantzazura erromes


Giro ederra aurten Arantzazuko erromesaldian, bai eguraldi aldetik, bai sortu zen lagun arteko harremanengatik. 80tik gora izan ginen, gutxienez, Udanatik gora oinez abiatu ginenak, zahar eta gazte. Kataberara igotzea kosta baldin bazen ere, Amabirjinaren iturriko hamarretakoak ordura arteko nekeak ahaztuerazi zituen.

Arantzazun bertan entzuten zen bukaeran, baita Legazpin bertan itzulitakoan, ze giro jatorra sortu zen legazpiarron artean, geure arteko bereizketak ahaztuta, herritar sena denen gainetik gailentzen zelarik.


Eguraldi bikaina izan genuen ibilaldian zehar


Sasoi bikaina erakutsi ziguten zaharrek.



Txalotu beharrean gaude, nola ez, hamarretakoaz arduratzen direnak. A zer poza hartzen duen erromesak horrelako kazuelak ikusita...


Festa badago Legazpiko txistulariak ez dira urruti ibiliko.


Hona hemen, berriz, oinezko erromes guztien (bakarren bat kenduta) familiako argazkia Amabirjinaren iturrian.

Nork: zingizango.2007/09/09 08:03:01.755 GMT+2
Etiketak: jakingarriak | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

benetan egun polita izan zen, eguraldiz nahiz giroz. aukera aparta herri bezala agertzeko, irailak 8 asteburua izan zela aprobetxatuz. Arantzazuko bazkarri herrikoia ere, ideia oso ona.

Nork: Joseba.2007/09/13 12:06:31.939 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.