Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/07/23 19:43:54.489 GMT+2

AGUR AZTIRIKO JAIEI, ONGI ETORRI GAINERAKOEI

Uda garaia jai garaia izaten da. Joan den astean Aztiriko jai arrakastatsuak izan ditugu. Bertsolari, trikitilari, asto karrera, aizkolari... denetik izan da bertan. Hona argazki pare bat:

Asteazkenean Jon Ibarguren eta Xabier Urzelai aritu ziren jo eta ke trikitixa lagun.

Eta igandean mila ekintzaren artean herri kirolak izan ziren. Argazkian Flores arbizuarra eta Bihurri eirbartarra aizkolariak. Jai gehiago ere baditugu. Zigizangon San Inazioetako programa ikusi ahal izan duzue baina Oñatirako joera ere beti izan da Legazpin eta datorren astean San Lorentzoko jaiak izango dira. Hemen klik eginda programa ikusi ahal izango duzue.

Nork: zingizango.2007/07/23 19:43:54.489 GMT+2
Etiketak: jakingarriak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.