Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/07/07 18:33:33.275 GMT+2

Erromeria

Kaixo ZingiZangonauta guztioi,

Jakingo duzuen bezala Irailean Agorreko Santikutzen jaietan Erromeria antolatu izan dugu azken urteotan eta aurten ere asmo bera daukagu.


Egitaraua antzekoa izango litzateke 

-         Trikitilariak

-         Bertsolariak

-         Ekintza bat (Herri kirolak,…)

-         Bazkaria

-         Jolasak

-         Trikitilariekin erromeria

Gure egitaraua eguraldiaren menpe egon da azken urteotan, horren ondorio iaz frontoian egin behar izan genuen, baina hala ere giro aparta izan zen.


 
Beno goazen arira. Dagoeneko hasi behar degu aurtengoa prestatzen, bertan jasotako dirua ZingiZango web orrirako izango da, eta ZingiZango denok garenez zuen laguntza eskatu nahi nuke lerro hauen bidez.

Bilera datorren ostegunean izango da, euskaltegian 20:00tan.

Zure zai izango gera.

Ostegunerarte 

ZingiZango Euskara Elkartea
Aitor Irastorza

Nork: zingizango.2007/07/07 18:33:33.275 GMT+2
Etiketak: agenda | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.