Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/07/18 19:56:08.354 GMT+2

EUSKAL HERRIKO TRIKITILARI ONENAK




Legazpi ez da tradizioz herri trikitizalea edo, ez behintzat, trikitizaleenetakoa. Horrek harrigarriago bihurtzen du Euskal Herriko trikitilari onenetakoak herrian izatea. Agurtzane eta Jon Elustondo anai-arrebak dira trikitilari horiek. Ez da alferrik urtean zehar erromeri gehien egiten duen bikotea. Esaterako, hurrengo zapatuan Gabiriko Kortan izango dira eta igandean Aztiriko jaietan egun osoan. Legazpin ere, azken urteotan bezala, irailaren 16ko erromerian joko dute. Herri trikitizalea ez garela esan arren, gaur egun Agurtzaneren lanari esker trikitilari gazteak sortzen ari dira Legazpin. Argazkia Euskal Herriko Trikitixa Elkartearen trikimailu.com web orritik atera dugu.

Nork: zingizango.2007/07/18 19:56:08.354 GMT+2
Etiketak: jakingarriak | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Alkandorea re ekipona hi!
Anai-arreba elegantek benetan.
Aupa Baresi!!!!

Nork: Baresi zale bat.2007/07/18 20:40:41.649 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.