Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/06/02 06:53:29.361 GMT+2

Gure ingurugiroaz


Ekainaren 5ean Ingurugiroaren Eguna ospatuko dugu mundu mailan eta data egokia da ingurura begiratu eta gurean zer gertatzen den hausnartzeko.

Natura zaintzeko ahalegina gero eta handiagoa dela dirudien arren, gure paisaiari egindako erasoak areagotzen ari dira urtetik urtera, egunetik egunera. Legazpin ere ez gaude eraso horietatik libre. Ondo aztertzen badugu aldaketa IZUGARRIA izan da azken hamarkadetan.

"Garapen iraunkorra" bezalako esamoldeak darabiltzagu ahotik ahora egunero, baina ez dugu larritasunak eskatzen duen neurririk hartzen. Urrats gehiago eman behar ditugu. Gure ahalegina hirukoiztu, laukoiztu... beharra daukagu.

ZingiZango euskara elkarteari ere, gainerako elkarte eta gizaki guztiei bezala, ingurugiroak asko eragiten digu eta gure ekarpena egin nahi dugu.

Gaurko honetan argazki batzuk erakutsiko ditugu, mostra bat besterik ez, zenbait egoeraz jabetu gaitezen. Eta legazpiarrok animatu nahi zaituztegu web-gune honetara gehiago bidal ditzazuen: argazkiak, artikuluak, iruzkinak, salaketak... Gustura jaso eta argitaratuko ditugu. Helbide honetara bidali: legazpikoweb@gmail.com


Bederatziiturrietako baso ederra, Aizkorrondon.


Korostiagako basoa, 2007ko maiatzean.


Armuñoko ameztia, 2006ko uztailean.

Aurreko parajeak Legazpin daude eta zoragarriak dira, baina gizakiaren eragina gero eta basatiagoa da, ondorengo argazkietan ikus daitekeen bezala.


Jandoainen (Jaondo) dagoen ehiztarien postua, 2006ko azaroan. Tamalez, ez da bakarra.


Arratolatik gora, Trikuetxeta aldera, gorosti mordo bat (oso handiak batzuk) bota zituzten 2006ko neguan. Basozainak ere ez dira ikaratzen horregatik. Aizkorrondon gorostiak ugariak direnez, hori normala omen...


Aizkorriko parke naturalean motorrak lasai asko ibiltzen dira. Argazkian, Kataberatik gertu.


Gerturago etorriz, pareta guzti hauek ez al dira gehiegizkoak?
Seguru al zaudete ingeniaritza-lan hori ingurugiroari laguntzeko egin zena?


Herri honetan pareta handiak egiteko izugarrizko "afizioa" dago, hori bai, ongizatearen izenean.

Ez dezagun ahaztu azpiegitura lan handiak egitekoak direla oraindik Legazpin: Zumarraga-Bergara autobia Galdots baserriaren ondotik, Arrolamendiko gasbidearen bikoizketa, Matxaingo industrialdea...
ADI, beraz. Gure etorkizuna jokoan dago...



Nork: zingizango.2007/06/02 06:53:29.361 GMT+2
Etiketak: salaketak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.