Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/07/26 18:06:23.646 GMT+2

Helduentzat bertso eskolak


Irailean, urtero bezala, Legazpiko Bertso Olariak bertso eskolak matrikulazio kanpaina egingo du herriko hiru ikastetxeetan. Maila guztietako gazte eta gaztetxoei bertsoarekin gozatzeko aukera emango die horrela.
Bada, ordea, aurten bereziki landu nahi dute beste alor bat: helduentzako bertso eskola. Kontuan izanda aurten, Urretxu-Zumarragako bertso eskolak antolatuta, Martxoan Bertsoako txapela Legazpira ekarri zutela talde gehiago osatzea da helburua. 2007an bi talde aurkeztu dira eta 2008rako lau talde aurkezteko erronka daukate.
Hori dela eta, jendea izena ematera animatu nahi dute. Horretarako, bertso eskolako edonorekin harremanetan jarri edota eman izena Karibe Berrian edo Kultur Etxean. Txapleketan nahi dutenek hartuko lukete parte eta helburua euskaraz gozatu eta gozaraztea da. Giro ederra ziurtatuta dagoela diote.


Argazkia Urretxuko Aldirin ateratakoa da eta Aitor Irastortza ikus dezakezue aurtengo Martxoan Bertsoa txapelketan kantari

Nork: zingizango.2007/07/26 18:06:23.646 GMT+2
Etiketak: bertsoak | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Urretxu-Zumarragako (eta hainbatetan, Legazpiko) bertso giroaren berri:

www.blogak.com/uzbertsoeskola

Nork: uzbertsoeskola.2007/08/28 13:23:43.417 GMT+2
www.blogak.com/uzbertsoeskola.com

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru