2007/05/23 20:11:02.538 GMT+2
Idazkariaren aurkako erabakia atzera bota du epaileak
Legazpiko Udalak Iñaki Sanchez idazkariaren aurka jarritako zigorra bertan behera utzi du epaileak. Ondorioz, Iñaki Sanchezek bere lanera itzuli ahal izango du eta kalte-ordainak jasotzeko eskubidea izango du. Udalak hamabost eguneko epea izango du helegitea aurkezteko.
Nork: zingizango.2007/05/23 20:11:02.538 GMT+2
Etiketak:
jakingarriak
| Permalink
| Erantzunak (7)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Gipuzkoako Foru Aldundiak Legazpiko Udalean idazkari-lanpostua betetzen zuen behin-behineko funtzionario kargutik kendu du Iñaki Sanchez Castañares jauna, joan den 2007ko martxoaren 7tik aurrera Euskadiko Autonomia Erkidegoaren Administrazioan ari delako bere zerbitzuak prestatzen; izan ere, zerbitzu berezien administrazio-egoeran egoteak edo borondatezko eszedentzia-egoeran egoteak, behin-behinekoz betetako lanpostua galtzea dakar berekin.
Idazkariari ezarritako zehapenari dagokionez, Epaia forma-akats bat egon delako eman da baina ez da funts-akatsik egon. Horrela, esku hartu duen epaileak, leporatutako karguak aintzat hartu gabe, bere egunean Aldundiak izendatu zuen instrukzio-egileak espedientea erabakitzeko ezarritakoak baino 18 egun gehiago eman dituelako hartu du erabaki hori.
Udalak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuko du gehienez ere 15 eguneko epean eta, oraingoan ere, Udalak arrazoia duela egiaztatzea espero da.Nork: Legazpiko Udala.2007/05/24 20:32:06.445 GMT+2
Ez da horiek baloratzera sartu esatea izango litzateke egokiena, ez?
Edo berdin zaizue gauzak ez diren moduan azaltzen saiatzea?
Nork: Julian Muñoz supporters.2007/05/25 10:02:34.330 GMT+2
Langile batek bere lan funtzioan etenaldi bat jasan duenean, kasua den bezala, beste edozein tokitan lan egin dezake, baita beste administrazio batean ere. Horrela jasotzen du Administrazio Publikoetarako Ministeritzak niri igorritako txosten batek. Beraz,diputazioaren Kargugabetzea, esistituko balitz, niri ez baitzait ezer jakinarazi, J.R Larrañaga Jaunaren beste ilegaltasun bat izango litzateke. Honen guztiaren gainetik epailearen erabakia dago, ni Legazpiko Udaleko Idazkaria izaten jarraitzeko dudan eskubidea aitortu didana.Denborak arrazoia eman eta kenduko du eta bakoitza dagokion tokian jarriko du.
Nork: Iñaki Sanchez Gastañares-Legazpiko Udal Idazkaria.2007/05/25 10:38:19.663 GMT+2
Gauza pare bat aipatu nahi ditut:
Lehenengo EA eta Iñaki Sanchezi bizkarreko handiena, buzoeoan sartutako papera gaztelera hutsean egoteagatik.Interneten euskaraz egiten dena, ez al zen posible kalean ere egitea?
Bigarrenik, EA-ren idatziak harritu nau. Azken puntuan dio udalak errekurtsoa sartuko duela. Hori, EA-k ala udalak erabaki behar du? susmoa dut gutuna nork idatzi duen, eta nola ulertzen duen udaletxea gizon horrek.....
Gizaki xumeontzako, bestalde, diputazioaren erabakia ulertezina da. Abokatu batek esplika diezadala nola den posible toki batean ez dagoena handik botatzea. Ni zientzitakoa naiz eta ez dut ulertzen. Fisikoki ezinezkoa da.
Azkenik, alkatearen eta idazkariaren arteko ezinikusia aspalditik datorrela badakigu. Hurrengo udalbatzan seguruenik biak egongo dira. Eskatu nahi nieke udalbatza ez bilakatzeko beraien arteko gerra batetan. Herri honek baditu nahiko arazo, bi pertsonen sesioa maila horretara iristeko.
Ez dakit ez litzatekeen hobe biak kanpo geratuko balira....
Nork: zabaletik.2007/05/25 15:11:53.925 GMT+2
Nork: Iñaki Sanchez Gastañares-Legazpiko Udal Idazkaria.2007/05/25 15:44:22.683 GMT+2
Nork: Iñaki Sanchez Gastañares-Legazpiko Udal Idazkaria.2007/05/25 16:14:36.781 GMT+2
Oharra:
Buzoneatutako idatzia "Udal Idazkariai laguntzeko hiritar taldea" izenpetzen du. Iazkoa bezalaxe.
Nork: Talde horretako kide bat.2007/05/26 09:47:52.732 GMT+2