Joan den asteazkenean, hilaren 26an, Legazpiko Udalaren Osoko Bilkura egin zen eta honakoak erabaki ziren:
1) Udaletxe azpiko aparkaleku publikoan arratsaldeetako tasa jaistea. 17:00etatik 22:00ak arte 5 zentimo balioko du. EAE, Ezker Batua eta PSEren aldeko botoak eta EAJ eta EAren abstentzioa izan zituen.
2) Udal eraikinen garbiketa EULEN enpresari esleitzea. Aho batez erabaki zen.
3) Alkatearen soldata 55.859,30etik 46.503,38 euroko soldata gordinera jaistea. EAE eta Ezker Batuaren aldeko botoak izan zituen eta gainerakoen abstentzioa.
4) Bikuñako Txikiko musika lokala erabiltzeko baimena ZERTAN kolektiboari ematea. Ezker Batuaren abstentzioa eta gainerakoen aldeko botoa izan zuen.
Erantzunak
Nork: odolurdinekodordoka.2007/10/01 16:16:49.133 GMT+2
Iruditzen zait zure bozka garestiegi jarri duzula. Ez dakit ba. Aurrekoan eman ez badiozu, nola ziurta dezakegu hurrengoan emango diozula? Zenbat gutun ez ditu argitaratu behar ezker abertzaleak zure bozka lortzeko?
Nork: Asier.2007/10/01 20:34:11.173 GMT+2