Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/06/06 18:18:12.836 GMT+2

Legazpi Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan

Datorren irailaren 22an hasiko da Gipuzkoako bertsolari txapelketa. Legazpik parte hartze bikoitza izango du: alde batetik hasierako kanporaketetako bat herrian bertan izango dugu irailaren 22an Latxartegi aretoan eta, beste aldetik, hiru legazpiarrek hartuko dute parte txapelketan. Joseba Barandiaranek Orioko kanporaketan kantatuko du irailaren 22an, Nerea Elustondok Hondarribian irailaren 30ean eta Asier Iriondok egun berean Arrasaten.

Aurreko txapelduna Maialen Lujanbio izan zen. Aurten ez du parte hartuko baina Aitor Mendiluze, Jon Maia, Jesus Mari Irazu eta Jon Martinen mailako bertsolariek bai. Ea legazpiarren bat finalean ikusteko aukerarik izaten dugun. Zorterik onena opa diegu hirurei.

Nork: zingizango.2007/06/06 18:18:12.836 GMT+2
Etiketak: bertsoak | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Pankartak egiten hasi beharko dugu

Nork: Eneko.2007/06/06 18:34:29.159 GMT+2

Hauteskundeetan porra egin zen, zer iruditzen kasu onetan ere berdiña egiten badugu? totala egin daiteke, baita legazpiarrena ere... mila modutara! zer iruditzen?

Pankartak ere egin beharko... eta 4 urte barrukoa ere prestatzen hasi beharko gara aber...jejejej!!! ibon, animatzen zara?

Nork: julen.2007/06/07 15:32:58.449 GMT+2

Uf, egun hortan justo ezingo det ba! besten bateako utzi beharko deu!

Nork: ibon.2007/06/08 19:29:07.033 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.