Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/05/17 18:55:35.252 GMT+2

Legazpiri buruzko koplak

Legazpiko Bertso-olariek Legazpiri buruzko bertsoak musikatu zituzten festetan. Tartean, Joseba Barandiaranek egin eta Elustondo anai-arrebek kantatutako koplak:

LEGAZPIKO KOPLA TXIKIAK

Joseba Barandiaranek jarriak

1) Barrendiolan hasita
    Artzanbururaino,
    ez dago besterik
    aldapia baino.

2) Artzanburu, Udana
    gero Korostira,
    toki ederragoak
    gutxi izango dira.

 3) Korostitik irtenda
    Lakiolarantza
    tumulu ta harripila
    guztietan dantza.

4) Lakiolatik behera
    igo Gaintxikira
    Urolan agujetak
    zain izango dira.

5) Gaintxiki, Aizeleku
    ta handik Otaño,
    han maitemintzen dira
    eguzki ta laino.

6) Otaño, Tubobide
    berriz Artzanburu,
    Legazpik merezi du
    mila itzulinguru.

7) Artzanburun behera
    dator gure ura
    gordez freskotasuna
    ta gordez itxura.

8) Burdinaren harana
    omen da Legazpi,
    urik falta ez bada
    ez gabiltza gaizki.

Nork: zingizango.2007/05/17 18:55:35.252 GMT+2
Etiketak: bertsoak | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

ez dago hitzik hau deskribatzeko....ederrak!!

Nork: zaletu.2007/05/17 21:23:26.910 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.