Ez dago ezer egiterik, esango digute, maiatzaren 3a ospatu beharra daukagu eta maiatzaren lehena jai jarri zutenetik baldintzatuta gaude. Baina ez da egia hori. Herri gehienetan beren jai egunak moldatu dituzte festa onak antolatzeko. Guk zergatik ez? Zergatik eutsi behar diogu “betiko tradizioari” gure kaltetan baldin bada? Garbi esan dezagun, “betiko tradizioak” ekarri duena zera izan da: legazpiar mordo batek egun horietan ospa egitea, nora-nora. Eskola-ikastoletan ere ez dut uste aste santu ondorengo eten luze hori ere oso ona denik.

Normalena jaiak asteburu luze batera pasatzarea izango litzateke edozein herritan bezala: txupinazoa ostiralean, zapatua, igandea eta, propina, astelehena. Aurtengoa horrela geratuko zatekeen: 27 arratsaldea, 28, 29 eta 30. Ezpata-dantza eta kapela-dantza egun horietara moldatu daitekeela iruditzen zait. Modu horretan, Legazpiko jaiak herrikoiagoak izango ziratekeen, seguru. Gainera, erabaki horrekin barraken kontua bukatuko litzateke, zorionez guraso askorentzako.
Zuek zer uste duzue?
JLU
Erantzunak
Hain tradizio zale batzutan eta bestetan tradizioak zakarrontzira bota nahian. Jai egunak mantentzearen aldeko naiz. Maiatzaren 3, Ezpata dantza eta 4an Kapela dantza, noski baietz. Ihaz saiatu ziren Kapela dantzaren eguna aldatzen, gureari eutsi nahi eta hala egin gendun.
Beste herrietan jai egunen inguruan egin dituzten aldaketak aipatzen dituzun paragrafo horrek irrifarrea eragin dit. Benetan uste duzu asteburutara aldatzeak jaien hobebeharrez egin dutela. Esango nuke produkzioaren hobebeharrez egin dutela, hori baita gaurko helburua, ahalik eta produktiboen izatea, utzi jaiak produktibotasunari kalte gutxien egingo duenerako. Etorkizunean lan eskarien arabera moldatu ditzakegu jaiak lan egutegiarekin batera...
Benetan uste dezu jaiak asteburu luze batean eginda herrikoiagoak izango zirena; jai herrikoiak jendearen parte hartzeak egiten ditu eta gure herrian hori itsaso mailaren antzera ibiltzen da, urte batzutan gora eta besteetan behera. Herri bakoitzak bere nortasuna dauka eta gurea hau da.
Ok eta mok Legazpikok!!
Nork: xalba.2007/04/07 19:39:37.621 GMT+2
Arazoa, ez da zenbat egun eta zein egunetan, arazoa legazpiko jaiak herritarrak erakartzen ez dituztela baizik. Udaletxeak jai hauek herrikoiak ez izatea lortu du.Kapela dantza, danborradak, herri bazkeri eta abar herrrikoiei, diru laguntza barregarriak emanez eta interesik sortzen ez duten ekintzetan(berbena, txaranga ...) dirutzak gastatuz. Neri lagun artean antolakuntza eskatzen duten ekintzak dira jai gogoa sortzen didatenak, eta ez edariak eta musikak.
Ez naiz inoiz kapela dantzaren partaide izan, horregaitik galdera botako det. Zein izango zen kapela dantzarentzako subentziorik onena?
Zein izan da, ume gehien batu dituen ekintza? Txirringa festarena. Parteartzea nahi eta behar dute.
Zein izango zen danborradako garai bateko giroa berreskuratzeko errezeta? Elkarteei subentzio ematea trajeak erosteko, eta afariak antolatzeko akaso?
Jai hauetarako, joku txiki bat proposatzen det, jakin dezagun zein ekintzetan partehartzen duen gure alkate jaunak eta zein den bere irribarrea momentu oro (argazkiak eskertuko dira).
P.D: Juan Ramon, alkate izateari uzten dionean, bidai agentzia batean ikusiko dugu FIESTAS DE MAYO oferta erosten.
Nork: tortolika.2007/04/26 09:18:00.538 GMT+2
Bat egiten dut JLU eta Tortolikarekin, bat bestearekin lotu daitezke. Argi dago betik kexaka ari garela baina zenbat Legazpiar agertzen da udalak Jaiak antoaltzeko deitzen duenean, gutxi, egia da ere egun horretarako "jai batzordeak" geihena eginda daukala eta herritarrentzako erabaki gutxi uzten duela.
Nola izan daiteke aurtengo txupinazoa Gaztetxeak botatzea eta era berean txupinazo alternatiboa antolatzea? Nire ustez inkonpatiblea da.
Nork: ogatza.2007/04/26 16:40:07.822 GMT+2