Gaurko Udalbatzaren osaketan zerrenda bozkatuenak lortu du alkatetza. Ane Urkiolari EAJko hiru zinegotziek eta EAko hiruek eman diote bozka, Sotero Plazaolari EAE-ANVko hiru zinegotziek, Oscar Murillori alderdi sozialistako biek eta Iñaki Sanchezi EB-Aralarreko biek. Gehiengo osorik egon ez denez zerrenda bozkatuenak lortu du alkatetza. Beraz, Sotero Plazola dugu Legazpiko hurrengo alkatea.
2007/06/16 12:40:15.343 GMT+2
SOTERO PLAZAOLA LEGAZPIKO ALKATE
Nork: zingizango.2007/06/16 12:40:15.343 GMT+2
Etiketak:
jakingarriak
| Permalink
| Erantzunak (9)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Ane Urkiolak 6 boto
Sotero Plazaola 3 boto
Oscar Murillo 2 boto
Iñaki Sanchez 2 boto
Kasu honetan ez al litzateke Ane alkate, boto gehien jaso dituelako?
Bide batez, ZORIONAK Sotero!
Nork: Ez jakin bat.2007/06/16 12:58:58.562 GMT+2
Nork: Asier.2007/06/16 13:08:33.172 GMT+2
Nork: sailkua.2007/06/16 23:44:21.736 GMT+2
espero aldaketa honekin, Altuna y Uria, Lasa, Patrizio Etxeberria eta jendetza guzti honi txoiloa bukatzea.
Orain arte udaletxea elkartetxeko gela bat bezala erabili izanak sortuko adoreak, ez digu mendekuaren akatsean erortzen utzi behar.
GORA LEGAZPI SOZIALISTA!!!
Nork: tortotika.2007/06/18 09:30:40.891 GMT+2
Nork: Joseba.2007/06/18 09:30:57.210 GMT+2
Sobra ere Udaletxean oraindik ere ez dira ohartu joan den zapatuan, azken hauteskundetako emaitzen harira hartutako erabakien arabera Legazpik Alkate eta Udalbatza berria dituela. Udaleko Web gune ofizialera sartu ezkero orindik ere Alkate ohiaren eta aurreko Udalbatzaren osaketa eta agurrak azaltzen dira. Nahiz eta balio testimonial bat izan errespetu falta bat iruditzen zait bai Alkate berriarentzat eta baita osatu berri den Udalbatzarentzat. Bakoitzari berea.
Nork: Bi txito.2007/06/20 13:01:37.997 GMT+2
Burutik pasa zaidan galdera (berezko ezkortasunak bultzatuta agian), alkate (eta bere talde) berriari ia zerbait egiten utziko ote dioten izan da... bekoki ilun samarrak ikusi ziren zapatuan udaletxean....
Ia "elkarlana" hitza lanean jartzen duten den-denek.
Lanera ba!!
Nork: kaiku.2007/06/20 16:30:54.135 GMT+2
Bazen ordua, aldatzeko ordua, kokoteraino geunden J. R.rekin eta poza sentitzen dut aro berria irekitzen delako. Ziur nago onerako izango dela.
Nork: jota.2007/06/29 09:39:10.958 GMT+2
Aupa, Badet kezka ea zerbait egin al izango duen Legazpiko alkate berriak. Horrela izan beharko luke, baiño....urteetan oposizioan egindako lanak orain gobernatzeko momentuan "faktura" pasako ote dien susmoa det.
Baiño tira, ona da aldaketa egotea. Ez dezue uste, legealdi tope bat egon beharko lukeela? 4-8 urte?
Ahh, ahaztu aurretik, gogoratu kritikatatik ekintzata pasa behar dala, eh? hau alkate berriari ta bere zinegotziei zuzendua...
Nork: nineu.2007/06/29 21:30:23.446 GMT+2