Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/05/18 17:07:45.210 GMT+2

TRONTZAN eta TRONGO-KARREOAN, lehengo erara


Luix "Lakiola" eta Pello "Ibarrola" saiorako entrenatzen, Xanti zaharraren begiradapean, iaz.

Hauteskunde domekan, maiatzak 27, arratsaldeko 5etan, ikuskizun bikaina izango da Urtatzazargo parkean. Iaz zen egitekoa Ardanbidetako erromerian, baina euriarengatik bertan behera geratu zen. Hilabete batzuen ondoren, baina, egin egingo da. Maiatzaren azkeneko domeka, gainera, egun seinalatua da Egialde eta Muruko baserritarrentzat, “Eguzkitza Zelai” ermandadeak urteroko batzarra egiten baitu. (Gaurko gazteok: ez pentsa ermandade hori sekta bat denik, ez eta gutxiagorik ere, ganaduak aseguratzeko elkarte bat baizik, lehendik datorrena. Bazpare!).

Hainbat lan mota erakutsiko dira:

- Oholak ateratzea arpana eta trontzarekin. Egialdeko gazte batzuk egingo dute lan hori, Santi Etxaniz maisuaren laguntzaz.
- Trongo-garraioa gurdi motzarekin. Lan horretan Julian Telleria itzaina ibiliko da, Egizabalgo Luxiano eta Santi Zabaleta erakusle dituela.
- Hesolak egitea, Oaiartzungo Jose Luis Irastorza "Otsua" eta Erasungo Patxi Lobregaten eskutik.
- Egur batzea, Ezkurrako Julianen eskutik.

Erakusketari laguntzeko aizkol-apustuak eta egialdetarren arteko trontza lehia ere izango dira. Eta hori guztia, jai giroan, trikiti doinuaz alaiturik. Freskagarriak ere izango dira, ZingiZangoren kamixetak...
Antolatzaileak:

ZingiZango eta Burdinola elkartea

Nork: zingizango.2007/05/18 17:07:45.210 GMT+2
Etiketak: agenda | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Aizue, galderatxo bat. Eta euria eingo balu? Ez omen dator egualdi honik asteburuako, beste lekuren bat badao pentsauta?

Nork: Beñat.2007/05/24 06:34:57.029 GMT+2

Beñat eta gainerakok,

Eurie egiten bado, pena handiz, bertan behera utzi beharko degu dana. Baño lasai egon zaizte, igualdi ona daukiagu enkargauta.

Nork: Jose Luis.2007/05/24 15:32:11.398 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.