Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/09/05 18:10:59.463 GMT+2

youtubek 58 euskaltubek 0


    Joan den astelehenean aurkeztu zuten euskaltube.com . Youtube arrakastatsua oinarri hartuta diseinatutako webgunea da eta Interneteko euskal bideosormenaren erreferente nagusi bilakatzeko asmoarekin jaio da. Interneteko erabiltzaileei bideoak bidali eta ikusteko aukera ematen die, baita beste zenbait tresna ere.
    Dagoeneko dezente bideo ikus daitezke. Hala ere, bertako bilatzailean "Legazpi" hitza sartuz gero ez da batere emaitzarik ageri. Youtuben sartuz gero, ordea, 270 ageri dira eta horietatik 58 gure herriari buruzko bideoak dira.

Nork: zingizango.2007/09/05 18:10:59.463 GMT+2
Etiketak: jakingarriak | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Kaixo:
Datu hori ez da batere harritzekoa, Youtubek XXXX egun martxan daramatzala jakinda, eta Euskaltubek, aldiz, 2 besterik ez.

Pentsatzekoa da denborarekin Legazpiko jendeak ere bidaliko dituela bideoak.  Hala espero dut nik behintzat!

Eskerrik asko aipamenagatik!

Nork: haritz.2007/09/05 18:50:38.789 GMT+2
http://www.gaur8.info/bitakorak/galaxia

"Pentsatzekoa da denborarekin Legazpiko jendeak ere bidaliko dituela bideoak.  Hala espero dut nik behintzat!"
haritz.
nbrrqp



Nork: xapoto.2007/09/06 15:16:05.830 GMT+2

kaka zaharra...
haritzek esandakoa ipini ondoren, hori zergatik espero duen galdetu nahi nion baina zeozer gaizki atera...
Kuriositate hutsa da...
Aio!

Nork: xapoto.2007/09/06 15:18:30.473 GMT+2

Zigizango:
Zergatik ez duzue bideoen lehiaketa bat egiten eta onenak
( edo guztiak) Euskaltubera igon?

Nork: felibaraka.2007/10/03 16:20:30.511 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.