Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2007/04/28 23:39:34.928 GMT+2

ZingiZango foroa



ZingiZango foroa Interneten dagoen Legazpiren gaineko eztabaida eta berriketarako posta-zerrenda da. Legazpiko internet erabiltzaile batzuek sortu dugu 2007ko apirilean. Mezu elektronikoak libreki elkartrukatzeko sortu da, eta euskaraz funtzionatzen du.

Foroa ez da moderatua. Hau da, mezuak ez dira galbahe batetik pasatu behar, eta partaideek libreki bidaltzen dute nahi dutena. Hori bai, eztabaida euskaraz dela kontuan hartu eta asumitzen da, baina horrek ez du esan nahi beste hizkuntzetako material batzuk ezin daitezkeenik bidali (adibidez, partaideek irakurri edo jaso dituzten erreferentziak).

Listan modu publikoan parte hartzen da. Ez da partaide anonimo edo ezkuturik izango, eta partaideen zerrenda osoa irakurri ahal izango dute partaide guztiek.

Helburu informalak

  • Jardun eta jardun, euskaraz, edozeren gainean.
  • Interneteko euskal foro aspergarrietan nekatu direnentzako txoko beroago bat eskaini.
  • Jendearen arteko informazio trukea: web majo bat topatu duzula, programa trukea, Legazpiko pasadizoak komentatu...
  • Legazpiespazio guztiko legazpiarnautak elkartu.
ZingiZango foroan parte hartu nahi baduzu bidali ezazu mezu bat  legazpikoweb@gmail.com helbidera.

Posted by: zingizango.2007/04/28 23:39:34.928 GMT+2
Tags: zingizango foroa | Permalink | Comments (3) | References (0)

Comments

Kaixo!

Foroan parte hartzeko ematen duzuen posta zuzenbidea, ongi dago?

Posted by: zuzentzaile.2007/05/04 11:56:24.391 GMT+2

Eskerrik asko, Zuzentzaile jaun/andrea. Eskertzen dugu huts potoloez ohartaraztea. Baina badaezpada ez gehiegi begiratu...

Posted by: Akatx.2007/05/04 20:23:45.171 GMT+2

Kaixo!

   Zuekin harremanetan jarri nahiko nuke posible bada. ETB-en egiten dut lan eta proiektu bat proposatu nahi dizuet. Eskertuko nizueke nerekin harremanetan jarriko bazinate.

 

Milesker!

                Maitena:  943 01 16 65 // 649 91 21 18

Posted by: Maitena.2007/05/09 12:48:35.650 GMT+2

Post a comment





The CAPTCHA image

Please enter the letters shown in the image in the following text box. Provided by Captchas.net



Babeslea: Casas Rurales Pais Vasco