Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/07/30 10:34:54.564 GMT+2

ZINGIZANGOREN TROPELA




Tourra dela eta taberna ugaritan egin izan dira porrak. ZingiZangok ere antolatu zuen berea. Horretarako, tropela.net web orriak ematen duen aukera erabili genuen. Tropela.neten euskara, teknologia eta txirrindularitza bultzatu nahi izaten dituzte eta proba handietan lehiaketak antolatzen dituzte. Horrez gain, norbere tropeltxoa egiteko aukera ere badago eta ZingiZangok hori egin du. Tour gogor eta polemikoa izan da. Sailkapenek eztabaida asko sortu dituzte baina azkenean irabazle bat badago eta gurea Joserra izan da. Argazkian gure sailkapena ikus dezakezue. Joserrak orotara ere ez du postu txarra lortu 202. geratu baita. Zorionak, beraz, Joserrari eta izango duzu gure berri.

Nork: zingizango.2007/07/30 10:34:54.564 GMT+2
Etiketak: jakingarriak | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Baina, behin betikoa da emaitza?
Niri txirrindulari potolo pare bat kendu dizkidate eta ez dakit, ez dakit...

Nork: Zabaletik.2007/07/30 11:07:03.898 GMT+2

aurtengoa bai tour nahasia!! baita tropeleko porra ere. niri, erorketek eta positiboek izurrau zidaten porra, baino hori ez zai axola, axola zaidana txirrindularitzan egoera da. gaurkoan, esnatu eta entzun dudan lehenengoa iban mayoren positiboa izan da. ea espainiko izulirako lasterketa garbiagoa dugun eta gure tropeltxoa handitzen den.

Nork: julenagi.2007/08/01 19:15:27.196 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.