
Ostiralean, ekainak 8, arratsaldeko 7,30etan, Kultur Etxean, Zingizango Euskara Elkartearen aurkezpena egingo dugu, azkenean. Interneten ezagutzen gaituzue baina hortik kanpora gutxik eta, horregatik, aurkezpena egitea derrigorrezkoa ikusten dugu, gure ekimena herrian zabaltzeko.
Egun horretarako, gainera, ZingiZango berripaperaren 0 alea prestatu dugu. Aurkezpenera joaten direnei banatuko diegu lehenengo eta legazpiar guztiei hurrengo egunetan.
Web-gunean parte hartu
Bestetik, lerro hauek aprobetxatu nahi ditugu ZingiZango web-gunean parte har dezazun eskatzeko. Indarrean hasi gara eta horrela jarraitu nahi dugu, euskal giroa bultzatuz eta herria suspertuz, bide batez. Oso garrantzitsua da talde lana, eta horretarako herritarron inplikazioa ezinbestekoa da. Eskertuko genuke, benetan, aldiro aldiro zerbait (argazkiren bat, iritziren bat, albisteren bat, erreseinaren bat, ez dakit non azaldutako artikuluren bat, bertsoren bat...) bidaltzeko konpromisoa hartuko bazenu. Bakoitzak asumitu dezakeen konpromisoa, erreala: hamabostean behin, hilean behin, astean behin, noizean behin... Produktu bizia eta aberatsa lortuko dugu horrela.
Animo eta bidali zerbait helbide honetara: legazpikoweb@gmail.com
Aurkezpenera ere azaldu. Aupa Legazpi! Gora ilintxak!
ZINGIZANGO ELKARTEAREN ZUZENDARITZA
Erantzunak
Eta garrantzitsuena, "enbaxadoreari" luntxean sartzen utziko al
diozue? Zuek ikusi baina axeria oilotegiko zaindari jartzea izango
litzateke. Norbaitek hamster batek masailetan janaria pilatzeko duen
ahalmena gaindiezina dela uste badu, agertu dadila. Euskeraren alde,
edozer gauza.
Nork: legazpiar kezkatua.2007/06/07 15:30:49.506 GMT+2