Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/11/05 11:31:42.940 GMT+1

Obama dantzan!!

Ziurrenik ez du agindu adina aldaketa ekarriko. Ezingo du. Ez diote utziko. Eta agian, ez du nahiko. Ez delako, seguru asko, hemen irudikatu dugun bezain aurrerakoia. Errepublikanoen aldean bai, baina ezkerretik urrutitxo dagoela iruditzen zait.
Aitortzen dut, edozein kasutan, ilusioa egin didala Obamak irabazteak. Batez ere bi puntutan sortzen dit itxaropena: Batetik, estatubatuar xehek hezkuntza eta osasungintzan izango dituzten hobekuntzek pozten naute. Bestetik, atzerri politikan aldaketak izango direla uste dut, gerraren bat sahiestuko dela.

Hori dena, guztiaren oinarrian pertsona "normal" xamarra dagoela iruditzen zaidalako. Dantzan dotore egiten duena, gainera!


Nork: zipriztin.2008/11/05 11:31:42.940 GMT+1
Etiketak: politika aktualitatea | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.