Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/09/20 20:31:32.955 GMT+2

BIZITZAREN IRRIBARREA

Egunak pasaz aurrera goaz,
bidea eginez,
egun bakoitza ezberdin bizituz;
urrunean datorrenari itxaropentsu
begiratzen diogularik.
Baina,
egun batetik bestera
itsaso barea nahasi eta
olatuek sentimenduen korronteak
eragiten dizkigute,
zer egin jakin ezinik,
nora jo ez dakigula.
Gauean,
gure ametsetan
errealitate ziren haiek
egia bihurtu behar ditugun gogoarekin,
ilusioarekin,
esnatu eta gure helburua den hori
gertu dagoela nabaritzen dugu.
Bizitzea ilusioa dela,
maitatzea,laguntzea;
onartzea, sinistea...
badakigu dagoeneko,
baina irribarre egin ezean
ez dago bizitza zoriontsurik.
Hori da bizitzaren sekretua:
barre eginez aske izan,
aske izanik zoriontsu bizitzeko.

Nork: zirrikitu.2008/09/20 20:31:32.955 GMT+2
Etiketak: euskara poesia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.