Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2012/02/02 11:19:25.227 GMT+1

Sinbolo inperialista britaniarra Donostiako partezarrean

Egun pasa Donostiako partezarrera gerturatu, eta Izurungo gazteluaren inguruetan zer topatu eta honako monumentuarekin topo egin nuen.




Ingelesen hilerria deritzona, Britainiar Erresumako tropen inguruan mintzo da. Bertan Britainiar monarkiaren sinboloak topatzeaz gain, Espainiako monarkiaren sinboloa ere topatu dugu.

Gainera, Britainiar Monarkiaren irudian murgiltzen bagara zera topa dezakegu: Irlanda uhartea bere kolonia gisa agertzen dela. Espainiarren Monarkiaren irudian Euskal Herria agertzen den bezela (Nafarroako Erresumaren haztarna ikus daiteke), kolonia gisa hain zuzen ere.
Argazki gehiago ikusi nahi ez gero, sakatu hemen.

Nork: zopizarren.2012/02/02 11:19:25.227 GMT+1
Etiketak: ximaurra zopizarren | Permalink

2011/12/16 16:58:18.591 GMT+1

Izalgo Gaztetxearen urteurrena 2011: Hamaika urtez herria eraikiz

    Ostial eta zapatuko kontzertu guztiak Frontoiko Tabernan izan ziren

    Aurten ere Espainiako Konstituzioa dela eta, Hego Euskal Herriak duen jai egunak aprobetsatuz, Izalgo herriak urteurren berezi bat ospatu du. Hain zuzen ere, gaztetxearen urteurrena.

    Ostiralean hasi eta zapaturarte, egitarau dotorea prestatu dute IGAko kideek. Kontzertuak, bertsoak, triki-poteoa, apari herrikoia, ... eta nola ez, giro paregabea gaztetxetik pasatako herritarrak bildu eta hamaika urte hauek ospatzeko. Zorionak, eta urte askotarako!

    Nola ez, The Pardels musika taldeen doinuak gozatzeko parada izan zen

    ARGAZKI GEHIAGO ikusiteko sakatu hemen [ + ]

Nork: zopizarren.2011/12/16 16:58:18.591 GMT+1
Etiketak: gazteak zopizarren | Permalink

2011/10/21 12:11:06.162 GMT+2

ETAk bere jarduera armatua behin-betirako amaitzea erabaki du

    Gatazka politikoa amaitu ez bada ere, 75 urtetan Euskal Herriak pairatu duen gatazka armatuari amaiera eman nahi dion Euskal Trantsizioa abiarazi du ETA erakunde armatuak.

    ETAk 52 urteko ibilbidea eta gero, borroka armatua utzi du

Informazio gehiago: 1 / 2 / 3 / 4 / 5 / 6 / 7 / 8 / 9 / 10 / 11 / 12 .
Blogetako beste albiste sorta bat: 1 / 2 / 3 / 4 / 5 / 6 / 7 / 8 .
Ezker Abertzalearen erreakzioa: 1 / 2 / 3 .

Jarraipen bereziak:
- Berria egunkaria: Konponbideari begira .

Nork: zopizarren.2011/10/21 12:11:06.162 GMT+2
Etiketak: informatzen 1936-2011 zopizarren | Permalink

2010/12/15 16:27:13.119 GMT+1

Belar gaiztoik ez da galtzen - Berriro ere IZALGO GAZTEAK TXUTI!

    Abenduko lehenengo asteburuan, Kultur Etxeko Gaztetxeko eta Kontzeju Zaharreko Gaztetxe berriko gazteok bildu eta nekez ahaztuko dugun urteurrena ospatu genuen. Hamargarren urteurrena!

    Ostiralean Herriko Plazan ekitaldi txukuna egin zuten IGAko gaztetxoek

    Abenduaren 3an hasi zen ospakizuna, Nafarroaren Egunean (Euskararen Egunean). Herriko gazteak Gaztetxean pote bat hartu eta ekitaldiari hasiera eman zioten Herriko Plazan. Urteurrenaren aurkezpena egin, eta dantza erakusketa batzuen ondoren, Guraso Elkartera abiatu ginen bertaratutakoak.

    [ Bertso Afariko argazki galeria osoa ikusteko sakatu hemen ]

    Bertan 100 bat gazte bildu ginen Guraso Elkartean. Gaztetxetik pasatako gazte asko falta bazen ere, giro politta sortu zen mahai inguruan: sagardo eta ardo putzuak edan, eta afari earra dastatzeko aukera izan zen; kafearekin ordea, Gaztetxearen 10 urtetako ibilbidearen bideo emanaldia etorri zen; eta konturatzerako bertso saioari ekin zioten bertaratutako hiru bertsolariek.

    [ The Pardelsen kontzertuko argazki galeria osoa ikusteko sakatu hemen ]

    Bai bideo emanaldian, nahiz bertso saio eta ondorengo Gaztetxean egin zen kontzertuan, Madrileko espetxe batean dagoen Ion Telleriarekiko elkartasun oihuak barra-barra izan ziren. Gazte Asanbladak bertatik pasatako gazteak ahazten ez dituen seinale. Besarkada bat Katu! Laister izango haiz gure artean!

    Urteurrenean ez zen falta izan Ion izaldar preso politikoaren etxeratze oihua

    Hurrengo egunean berriz, triki poteoarekin hasi zen egitaraua. Herriko tabernetatik trikitixa eta panderoari gogor ekinez aurreko eguneko ajea poteekin ito zen. Batzoki, Xume, Xaloa, Mujika eta Odei tabernak pasa eta Igarondo pilotalekura bertaratu ginen gazteak.

    Herriko tabernetan trikitixa soinuak aurreko eguneko ajeak uxatu zituen

    Bertan, Igarondo Pilotalekuan, IGAkoek prestatutako bokatak jan eta gau hotz hura astinduko zuen kontzertuari ekin zioten musikariek: Egurra ta Kitto eta Ze Esatek. Ea hurrengo urtean horrelako giro aparta izaten dugun! Zorionak IGAkoei! Izalgo Gaztetxea aurrera!

    [ Igarondo Pilotalekuko argazki galeria osoa ikusteko sakatu hemen ]

    Erlazionaturiko albisteak:
    - Izalgo Gaztetxeak jai berezi batekin ospatuko ditu 10 urteak (ZirikaIrratia.tk, 2010-08-17)
    -Larunbatean aurkeztuko da 10. urteurren jaiaren egitaraua (ZirikaIrratia.tk, 2010-11-15)
    - Gaztetxearen 10.urteak ospatzeko jaia abenduaren 3tik 4era (ZirikaIrratia.tk, 2010-11-22)
    - Ostiralean hasiko da Gaztetxearen 10 urteak ospatzeko jaia (ZirikaIrratia.tk, 2010-11-30)
    - Gaztetxeko lehengo eta oraingo kideek kantua grabatu dute (ZirikaIrratia.tk, 2010-12-01)
    - Gaztetxearen 10. urteen harira irratsaio berezia Zirika Irratian (ZirikaIrratia.tk, 2010-12-02)
    - Izalgo Gaztetxearen 10. urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi (GoierriHitza.info, 2010-12-04)
    - Izalgo Gazte Asanbladak Goierriko Akelarrera joateko dei egin du (ZirikaIrratia.tk, 2010-12-09)

Nork: zopizarren.2010/12/15 16:27:13.119 GMT+1
Etiketak: gazteak zopizarren | Permalink

2010/11/15 17:55:52.304 GMT+1

Iparra eta Eduardo omenaldia 2010

    Aizkorriko eta Aralargo mendiak parez pare ikusteko parada izan zen

    Udazkenarekin batera, aurten ere Estatu Terrorismoaren biktimak izan ziren Iparra eta Eduardo omentzeko unea iritsi da. Aurtengoan ere, izaldar andanek parte hartu dute aste honetan zehar Izalgo Ezker Abertzaleak antolaturiko ekimenetan: ostegunean bideo-emanaldia Pilarreneako ganbaran; ostiralean mus-txapelketa Xume eta Batzoki tabernetan; eta larunbatean berriz, Gudarien oroigarrira mendi ibilaldia, Arretxe Elkartean bazkaria eta Guraso Elkartean antzerkia. Dudarik gabe urteak joan ahala Izalgo herriak bere bi seme kuttunak ez dituela ahazten, batik bat garbi ikusi zen zapatu eguardian Zigor auzoan egin zen ekitaldi hunkigarrian.

    Aurtengo nobedadea dudarik gabe, Nafar Ikurraren presentzia izan da

    Ai Eduardo eta Iparra
    Gaur ere zuena gatoz
    Bi gertaeren minean eta
    Oroimenean mila poz
    Hasi zenuten bide zidorra
    Zabalagoa da askoz
    Hurratsi, hurrats aurrera goaz
    Helburua lortu asmoz
    Nahiz ta lengoek len bezelaxe
    Hartzen gaituzten erasoz.

    Zuen agurrak nahiz sortu zuen
    Herri hontan hainbeste min
    Urte askoan bide berean
    Nahiz diren aurka alegin
    Hurrats berriak emanez goaz
    Askatasunerantza fin
    Gaur bizi degun une handian
    Inork ezin du huts egin
    Sentimenturik ezin dute hil
    Eta preso sartu ezin.
    [Gailurrean kantaturiko abestia]

    Giro aparta izan zen aurten gailurrean, eta bertaratutakoek eskertu zuten

    Erlazionaturiko albisteak:
    - 2010eko omenaldia (ZirikaIrratia.tk).
    - 2008eko omenaldia (Zopizarren).
    - 2007eko omenaldia (Zopizarren).

Nork: zopizarren.2010/11/15 17:55:52.304 GMT+1
Etiketak: zopizarren gogoan | Permalink

2010/10/19 19:37:27.268 GMT+2

Unea iritsi da - Goierritik Euskal Herrirentzat autodeterminazioa eskubidea

    Goizean goizetik giro politta bildu zen Ordiziako Trevijano rugby zelaian

    Urriaren 16an, une historikoa bizi izan zuen Goierriko Ordizia herriak. Pasa den zapatu honetan, autodeterminazioaren aldeko oihu ozena izan zen Eskozia - Euskal Herria jaialdian. Goierri mailako Herri Ekimenak bere apostu handiena aurrera eraman zuen eta dudarik gabe antolakuntza lanak oso txukun eginez eta goierritarren auzolanaren bitartez egun dotore hau aurrera eraman zuten. Zorionak batzuen mesederako lanean ibili zineten bolondres guztiei!

    Egunpasa errebindikatibo honetara bertaratu ginen goierritarrok, oso gustora iragan genuen eguna, bertara adin eta ideologia ezberdineko makina bat euskaldun bildu ginelarik. Goizean goiz Eskoziar Herri Kirolen arteko apustua izan zen joaldun eta gaiteroen kalejiraz alaiturik; apustuen artean Euskal Herriko herri kirolen erakusketa ere izan zen. Ondoren herri bazkaria eta bazkalosteko dantzaldia izan zen. Eta arratsaldean berriz, Euskal Herriko eta Eskoziako pailazoek bertaratu ziren ume nahiz gurasoak alaitu zituzten.

    Honen ostean, Ekitaldi Nazionala izan zen. Bertan Eskoziako eta Euskal Herriko folklorearen fusioa nabarmena izan zen eta makina bat dantzaldi ikusgarri izan ziren. Honez gain, Udalbiltzako auziperatuen izenean botatako hitzak txalo zaparrada handiak jaso zituen, Angel Oiarbide izaldarraren hitzak bezelaxe. Gau partean berriz, parrandarako ordua iritsi eta ordu txikiak arte gazte andana bildu zen bertako kontzertuak zirela eta.

    Benetan egun historikoa izan zen Unea iritsi da lemapean gauzatu den jaialdi hau. Ea hurrengo urtean horrelako jaialdi batetaz gozatzeko aukera dugun. Goierritik Euskal Herriarentzat Autodeterminazioa eskatuz! Biba zuek!

    [ Eskoziako herri kirolen argazki galeria osoa ikusteko sakatu hemen ]

    Egun hauetan prentsan nahiz interneten argitaratu diren artikuluak:
    - PASALANGA! Izalgo herri ekimena izatetik Goierri mailakoa izatera
(Gukin Zopizarren, 2010-06-06)
    - Autodeterminazioaren aldeko nazio ekitaldia antolatuko du urrian Nazioen Munduak (Zirika Irratia, 2010-09-01)
    - Martxan da autodeterminazioaren alde urrian egingo den jaialdiaren webgunea (Zirika Irratia, 2010-09-13)
    - Autodeterminazioaren aldeko jaialdian laguntzeko dei egin du Nazioen Munduak (Zirika Irratia, 2010-09-16)
    - Autodeterminazio eskaerak Goierritik Euskal Herrira salto egingo du urrian (Gara, 2010-09-19)
    - Angel Oiarbideri elkarrizketa (Hitza, 2010-09-22)
    - Euskal Herria eta Eskozia batuko ditu autodeterminazioaren aldarrikapenak (Hitza, 2010-10-03)
    - Langa pasata, eskaileretan gora (Hitza, 2010-10-10)
    - Erabaki nahiak batuta (Berria, 2010-10-10; Udalbiltza)
    - Iritsi da egun seinalatua (Hitza, 2010-10-16)
    - Oinarri demokratikoak sortzeko, batzeko beharra aldarrikatu dute Ordizian (Hitza, 2010-10-16)
    - Escocia y Euskal Herria, unidas a favor del derecho de autodeterminación (Gara, 2010-10-16)
    - Autodeterminazioa xede, etorkizuneko protagonista izateko aldarria, Ordizian (Gara, 2010-10-17)

    [ Eskozia - EH ekitaldiko argazki galeria osoa ikusteko sakatu hemen ]

Nork: zopizarren.2010/10/19 19:37:27.268 GMT+2
Etiketak: zopizarren informatzen | Permalink

2010/06/30 13:43:34.896 GMT+2

Auza Gaztelu eta Noaingo martxa 2010 - Nafar Estatua gogoan

    Auza Gazteluko martxak Txindoki Bertikala lasterketarekin kointziditu zuen

    Ausa Gazteluko martxaren inguruan argitaratu diren artikuluak:
    - AusaGaztelu.tk: Ekainaren 19ko egitaraua.
    - AusaGaztelu.tk: Ekainaren 19ko deialdi kartela.
    - AusaGaztelu.tk: Ausa Gaztelu gailurreko dorrearen historia.
    - AusaGaztelu.tk: Nafar estatuaren gotorlekura, Goierriko Hitza.
    - AusaGaztelu.tk: Ausa Gaztelu gailurrean irrakurri zen adierazpena.
    - ZirikaIrratia.tk: Ausa Gazteluko ekitaldira joateko deialdia egin du Ojaolaaitzeko Naparrak taldeak.
    - GoierrikoHitza.info: Nafarroa osoaren batasuna aldarrikatuko dute Ausa-Gaztelun.
    - ZirikaIrratia.tk: Herritar libreen Estatu librea aldarrikatu zen Ausa Gaztelun.
    - Nabarralde: Ausa Gazteluko ekitaldia, 2010eko ekainaren 19an.
    - Nabarralde: Ausa Gazteluko martxaren hasierako irudiak.

    [ Auza Gazteluko martxako argazki galeria osoa ikusteko sakatu hemen ]

    Noaingo martxaren inguruan argitaratu diren artikuluak:
    - Noain 2010 omenaldia: Getzetik Iruñeara martxa.
    - Noain 2010 omenaldia: Getzetik Iruñeara txandak.
    - Puntubi.com (Hernani): Noaingo bataila.
    - Wikipedia: Noaingo gudua, 1521eko ekainaren 30a.
    - ZirikaIrratia.tk: Memoriaren makila eramango dute Ojaolaaitzeko Naparrek igandean Noaingo ekitaldian.
    - Nabarreria.com: Ehunka lagunek Nafar Estatua aldarrikatu zuten Noaingo Batailaren urteurrenean.
    - Gara.net: 2010/06/27 egunkariko Tasioren komikia.
    - Navarrate: Arabako kultur elkarte Noaingo martxan.
    - Nabarralde Bideoak: Eginiko prentsaurrekoa.
    - Nabarralde Bideoak: Getzetik Iruñerako martxa.
    - Nafarrak Bideoak:  Noaingo bataila 2010.
    - Palazio (Getxo): Noain 2009 omenaldiko irudiak.

    [ Noaingo martxako argazki galeria osoa ikusteko sakatu hemen ]

    Izalgo herrian Erdi Aroko Nafar Estatuaren memoria berreskurapenarekin zerikusia duten albiste batzuk:
    - Gukin Zopizarren: Izalgo udaletxe zaharrean, Gipuzkoako istituzio frankistaren armarria.
    - Gukin Zopizarren: Nafarroako ezkutu eta armarrien eboluzioa.
    - Gukin Zopizarren: Euskal Herria - Nabarra euskal nortasuna hizpide.
    - Gukin Zopizarren: Euskal Herria gure herria, Naparroa gure estatua.
    - Gukin Zopizarren: 1512-2012 ekimena, 500 urte okupaturik eta 500 urte erresistentzian.
    - ZirikaIrratia.tk: Nafarroako bandera kendu eta lapurtu izana salatu du Ojaolaaitzeko Naparrak taldeak.

    Maiatzaren 1ean Udaletxeko mastil batetan ezarri zuten Nafar ikurra

Nork: zopizarren.2010/06/30 13:43:34.896 GMT+2
Etiketak: zopizarren gogoan | Permalink

2010/06/10 17:49:49.499 GMT+2

Katu etxean nahi zaitugu! - Gazte indarraz INDEPENDENTZIA!

    Besarkada indartsu bat Ion! Amnistia izan arte Jo ta ke!

    Ekainaren 21a, astelena: Epaiketa bezperako protestak
    - ZirikaIrratia.tk: Pauko fiskalak Ion Telleriaren aurkako euroagindua aztertu bezperan kontzentrazioa egin da herrian.
   
- Kazeta.info: Ion Telleria gaztearen aurkako euroaginduaren auzia kari elgarretaratzea antolatu du Segik Baionan.
    - Topatu.info: Elkarretaratzea egingo da astelehenean Baionako Espainiar Kontsulatuaren aurrean gazteen aurkako jazarpena salatzeko.
    - Topatu.info: Elkarretaratzearekin bat egiteko dei egin du Segik.

    Telleria Paueko Justizia Jauregiaren atarian epaiketa hasteko zain

    Ekainaren 22a, asteartea: Epaiketa eguna heldu da
    - ZirikaIrratia.tk: Asteartean jakinaraziko dute Ion Telleriaren aurkako auziaren epaia.
    - Kazeta.info: Prokuradorea euroaginduaren alde azaldu eta gero, heldu den asteartean jakitera emanen dute Ion Telleriaren aurkako auziaren epaia.
    - Gara.net: Asteartean jakinaraziko dute Telleriaren aurkako auziaren epaia.

    Ekainaren 23a, asteazkena: Hurrengo eguneko argitarapenak
    - Gara.net: Telleria conocerá en breve el fallo de Pau.
    - Berria.info: Asteartean jakinaraziko dute Ion Telleriaren aurkako epaia.

    Idiazabalgo Udaletxeko plenoan Ionen aldeko mozioa baztertu zuten

    Ekainaren 24a, osteguna: Euroaginduaren sententziaren zain
    - GoierrikoHitza.info: Telleriaren atxiloketa salatzeko mozioaren inguruan adostasunik ez.
    - ZirikaIrratia.tk: Ion Telleriari babesa emateko argazki jendetsua aterako da astelehenean Txomenanen.

    Ekainaren 28a, astelehena: Ion eta bere familiari elkartasuna adieraziz
    - ZirikaIrratia.tk: Elkartasuna adierazteko argazki jendetsua atera da.
    - Gara.net: Ion Telleria, militante independentistari elkarrizketa.
    - Gara.net: Justizia hau merezi al dugu?, Ixabel Etxeberriaren iritzia.

    Idiazabalgo Plaza Nagusian present izan da Ionen egoeraren salaketa

    Ekainaren 29a, asteartea: Sententzia Euroaginduaren aldekoa izan da
    - ZirikaIrratia.tk: Paueko auzitegia Ion Telleriaren aurkako euroagindua onartzearen alde azaldu da.
    - Gara.net: Ion Telleriaren aurkako euroagindua onartu dute.
    - Kazeta.info: Paueko auzitegiak Ion Telleriaren aurkako euroagindu eskaerari men egin dio.

    Ekainaren 30, asteazkena: Sententzia injustuaren inguruko berriak
    - GoierrikoHitza.info: Ion Telleriaren aurkako euroagindua onartu egin du Paueko Epaitegiak.
    - GoierrikoHitza.info: 2010/06/30 eguneko portada.
    -
Berria.info: Ion Telleriaren aurkako euroagindu eskaera onartu du Paueko Auzitegiak.
    - Gara.net: Pau acepta entregar a Ion y encarcelan a Olatz en Madrid.
    - Topatu.info: Ion Telleria gazte independentistaren aurkako euroagindua onartu du Paueko auzitegiak.
    - Bidasoa Media: Ion Telleriaren aurkako euroagindua onartu dute.

    Uztailaren 3a, zapatua: Euroaginduaren ebazpenari helegitea
    - Berria.info: Ion Telleria, gazte independentistari elkarrizketa.

Nork: zopizarren.2010/06/10 17:49:49.499 GMT+2
Etiketak: kaleratzea gazteak zopizarren | Permalink

2010/06/09 11:49:16.038 GMT+2

Ion Telleria izaldarra atxilotu dute Ipar Euskal Herrian

    Iparraldeko kazeta digitalak, Kazeta.infok, berria eman duenez ekainaren 9ko goiz honetan polizia frantsesak Ion Telleria atxilotu du. Bere kontrako euroagindua dela medio, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduak jarraikiz, Frantziako Gobernua Ion Telleria Espainiara estraditatzeko pausuak aurrera eramaten ari da. Gaur bertan Baionako komisarira eraman dute, eta seguraski bBihar bertan Pauera eramango dutelakoan daude.

    Ion Telleria gaztea Info7 Irratiko esataria da (Urruñan du lantokia)

    Sei hilabete errepresioari eta inkomunikazioari ihesi
    Hainbat komunikabideek diotenez, Gazte Independentisten kontra burututako makrooperazio batean, 2009ko azaroaren 24ean Espainiako polizia Idiazabal herrira gerturatu omen zen Ion Telleria atxilotzera. Hau ez aurkitzean, geroztik hainbat polizien begi puntuan izan da Izalgo herritar hau atxilotzeko asmotan. Baina Ion ordea, sei hilabete hauetan, Ipar Euskal Herria izan du bizitoki eta normaltasun osoz lan egiteko aukera izan du.

    Espainiako Gobernukoak komunikabideei bidalitako prentsa-oharra

    Interneten halanolako elkartasuna eta atxiloketaren salaketa
    Interneten Ionen atxiloketaren albistea tita batean zabaldu da:
- Info7.com: Elkartasuna Ioni (Info7ko lankideak idatzirikoa).
- ZirikaIrratia.tk: Ion Telleria idiazabaldarra atxilotu dute Urruñan.
- Topatu.info: Ion Telleria atxilotu dute Urruñan.
- Askatu.org: Jon Telleria atxilotu dute gaur goizean Urruñan.
- GoierrikoHitza: Jon Telleria idiazabaldarra atxilotu dute Urruñan.
- Berria.info: Jon Telleria gazte independentista atxilotu dute Urruñan.
- Gara.net: Jon Telleria atxilotu du Polizia frantsesak Urruñan.
- Indymierda EuskalHerriak: Detenido en Urruña Ion Telleria (Idiazabal), colaborador de Info7 Irratia.
- MendebaldekoNaparra: Atxiloketak: Urruñan, Ion Telleria Idiazabaldarra (Mendebaldeko Naparroa) atxilotua izanda euroagindu bat medio.
- Ukberri.net: Telleria kazetari gaztea atxilotu du Frantziako Poliziak Urruñan.
- Topatu.info: Telleriaren atxiloketa salatu eta mobilizatzeko deia luzatu dute.

    Kultur nahiz gazte mugimenduan ibilbide luzea
    Ion Telleria herrian oso ezaguna da gazteen artean behintzat, Izalgo Gaztetxea II-ko kidea eta Zirika Irrati-ko esataria izan baitzen. Ion bertsozalea oso, Izalgo bertsozale taldeko kidea ere badugu. Horrela makina bat bertso bazkaritan gaijartzaile gisa ere ibilitakoa da; bai Idiazabalen (gehienbat Axari Elkartean nahiz Gaztetxeko bertso bazkarietan) eta bai Euskal Herrian zehar ere. Baita ere, musikan aditua dugu. Horrela makina bat jaietan Izalgo kaleetatik txistulari-kalejiretan ikusi izan dugu; eta Gaztetxearen Urteurreneko jaietako kantaren batean ere abesten ibilia da ("Bost, bost, kakatan plost" abesti arrakastatsuan bezela). Eta berak idatzitako artikuluak era argitaratu izan dira Goierritarra eta Aldaize aldizkarietan.

    Oraindela bost urteko irudiak, lehengo Gaztetxeko urteurrenean

    Unibertsitateko ikasketa garaian ere, Leioako kanpuseko ikasle mugimenduan ere oso ezaguna izan zen Ion. Baita ere, gazte mugimenduko makina bat proiektuetan partehartu du. Horrela Gaztesarea atari digitalean kazetari lanetan eta Irauli Irratiko esatari lanetan ere ibilitako da. Eta baita ere, Lezoko Gazte Topagunean (2008) nahiz Amaiur - Garazi Gazte Martxan (2009) bozeramaile bezela ibili zen. Gaur egun Info7ko esatari lanetan zebilen, bai albistegietan eta bai zuzenekoak egiten, Aberri Eguna 2010eko eta Nafarroa Eguna 2010eko zuzenekoak bezela.

    Ion Telleria Info7 Irratiko irratsaio batean burubelarri lanean

    Senperen bizikletan zebilela atxilotua izan dela jakin dugu
    Gaurko Info7ko azken albistegian, bere lankideek jakinarazi dutenez Ion Telleria goizean goiz txirrinduarekin ibilbide bat egiten ari zela antzeman du polizia frantsesak bera atxilotzeko. Senpereko urtegiaren inguruan izan omen da atxiloketa. Gukin Zopizarren webgunea kudeatzen dugun partaideak jakin dugunez, Ion Telleria ESAITek antolatutako Iratiko Tourrean (II. Euskal Herriko zikloturista itzulian) patehartzeko prestakuntzan zebilen burubelarri.

    Giro paregabea izan zen lehengo urteko Iratiko Tourrean

    Aurtengo Iratiko Tourreko ibilaldiak ere majo izerditzekoak dira



    Atxiloketaren biharamuneko egunkariak eta interneteko artikulu sorta
    Hemen dituzue, atxiloketa dela eta ekainaren 10an interneten agerturiko albiste zerrenda:
- ZirikaIrratia.tk: Telleriaren askatasuna eskatzeko kontzentrazio jendetsua egin da gaur Idiazabalgo plazan.
- GoierrikoHitza: Jon Telleria idiazabaldarra atxilotu dute Lapurdin.
- GoierrikoHitza: 2010/06/10 eguneko portada.
- Berria.info: Ion Telleria atxilotu dute Lapurdin, haren aurkako euroagindua dela eta.
- Gara.net: La Policía francesa arresta en Lapurdi y encarcela al joven independentista Ion Telleria.
- Bidasoa Media: Jon Telleria gazte independentista atxilotu zuen atzo Frantziako Poliziak Urruñan.
- Argia.com: Ion Telleria kazetaria atxilotu dute Urruñan.
- Adierazi EH: Detenido en Iparralde Jon Telleria, huído tras la macrooperación contra Segi.

    Ion aske gelditu da Paueko epaitegitik pasa ondoren (2010/06/10)
    Polizia frantsesa Paueko epaitegira eraman ondoren aske gelditu dela jakin dugu Info7ko 12tako albistegian. Baina hurrengo asteartean (Ekainak 15ean) bere kontrako euroagindua aztertuko du Paueko epaitegiak, eta bertan bera Espainiaratu edo ez erabakiko da.

    Grande Marlaska epaile faxistak Segiko burutzat jo du Ion izaldarra

    Hemen dituzue, oraingoz espetxeratzeaz libratu dela eta mintzo diren interneteko albisteak:
- ZirikaIrratia.tk: Ion Telleria aske geratu da.
- GoierrikoHitza: Ion Telleria libre utzi dute, baina asteartean euroagindua aztertzeko auzi-saioa izango du.
- Berria.info: Ion Telleria, aske, baina euroagindu saioaren zain.
- Gara.net: Jon Telleria aske geratu da.
- Askatu.org: Jon Telleria libre utzi dute baina datorren asteartean izango du bere aurkako euroagindu epaiketa.
- Topatu.info: Ion Telleria libre da epaiketa heldu artean.
- Bidasoa Media: Jon Telleria libre utzi du epaileak bere aurkako euroagindua notifikatu ondoren.
- Argia.com: Ion Telleria kazetaria libre geratu da.

    Ekainaren 11ko egunkarietan Ioni buruz argitaratutako albisteak:
- GoierrikoHitza: Telleria aske, auzi saioaren zain.
- GoierrikoHitza: 2010/06/11 eguneko portada.
- Berria.info: Telleria, aske.
- Gara.net: Telleria en libertad, a la espera de la resolución.
- Adierazi EH: Telleria en libertad provisional.
- Bidasoa Media: Ion Telleriari buruzko euroagindu eskaera astebete atzeratu da.

    NPA alderdiak Ionen egoera salatu du: Le NPA “condamne le fait que pour son appartenance à Segi (autorisée en France), Ion Telleria se trouve arrêté et menacé d’expulsion vers l’Espagne pour un mandat d’arrêt européen.” Le NPA appelle à participer à toutes les mobilisations.

Nork: zopizarren.2010/06/09 11:49:16.038 GMT+2
Etiketak: kaleratzea zopizarren | Permalink

2010/06/06 18:58:02.595 GMT+2

PASALANGA! Izalgo herri ekimena izatetik Goierri mailakoa izatera

    Abaltsisketako Larraitz auzoan ospatu zuten Pasalanga aurkezpen ekitaldia

    AUTODETERMINAZIO ESKUBIDEAREN ALDEKO HERRI EKIMENA:
    Azkenaldian labean landutako ekimen hau, arrera bero-beroa izan zuen Txindoki mendiaren magalean. Larraitzeko aparkalekua aukeratu zuten Goierriko Autodeterminazio Eskubidearen aldeko ekimenak bere burua aurkezteko, eta jende andana bildu zen bertako ekitaldian.

1 - Idiazabalgo Herri Kirol Taldea, Ekimenaren kimu.
    Herri Kirol Taldearen ezaugarriak:
    - Talde irekia, adin ezberdinetako herritarrak, herriko sentsibilitate ezberdinetako kideak.
    - Taldeak, Idiazabalgo herritarren gehiengoak bezala, hainbat gaietan bat egin eta horrela adierazi izan du: Euskal Selekzioa eta Korrika.
    - Aniztasun honek taldea aberasten duenaren jakitun, honela jokatu du beti: sentsibilitate guztiak kontuan hartu dira, baten aldeko aukeran edo-eta alderdikerian erori gabe.

    Ekitaldi eta saioak etxe inguruan egitetik 2008. urtean, nazioartera joateko erronkari heldu zitzaion: Eskozia.

    2007. urtean Eskozian Gobernu aldaketa egon zen eta ordutik eskoziarren erabakitzeko eskubidearen gaiak presentzia handia hartu du Eskozian.Hori horrela, taldeak Eskoziarako bidaia aldarrikapen berri baten bueltan antolatu zuen: nazioen autodeterminazio eskubidea.

    Bidaiak zuen garrantziaz ohartuta, herri kirolariez gain, euskal folklore, joaldun, musikari eta abarrez osatutako 100 kideko talde bat osatu zen.

    Eskoziarako bidaia aurrera ateratzeko herritarren mugimendu handia sortu zuen. Bidaiaren tamainak eta erabakitzeko eskubidearen aldarrikapenak, Idiazabalgo Herri Kirol Taldea gainditu eta beste pauso garrantzitsu bat ematera bultzatu zuen: Autodeterminazio Eskubidearen Aldeko Idiazabalgo Herri Ekimena sortu zen.

2 - Autodeterminazio Eskubidearen Aldeko Idiazabalgo Herri Ekimena.
    - Oinarri bakarra: nazio ezberdinek beraien etorkizunaz erabakitzeko duten eskubidea, ez besterik. Herrien arteko ezagutza eta uztarketa.
    - Proiektu honi: NAZIOEN MUNDUA deitzen diogu.
    - Autodeterminazio eskubidea, herritarren topagune dugu.
    - Alderdikerietatik ihes egiten dugu.

    Erabakitzeko eskubidea nola lantzen dugun:
    Herritarrak garen heinean, euskal gizartearen irtenbiderik gabeko zurrunbiloetan sar ez dadin, dugun erantzunkizunari helduz, elkarrekin pausoz pauso bidea eginez, gizarteari dagokion eremua berreskuratu asmoz.

    Argi izpi bat izan nahi dugu, Euskal Herrian ilusiozko sute bat sortu asmoz.

3 - Goierritarrei proposamena:
    - Autodeterminazio eskubidearen inguruan, Goierri mailan sare, gune edo ekimen bat sortzea. Goierritarrak ados gauden horretan aurrera egiteko gai garela erakustea. Goierritarren Topagunera joan gaitezkeela baino, joateko beharra dugula adieraztea.
    - Gizarte osasuntsuago baten adierazgarri garbia izango dugu. Guri eta gure ondorengoei utzi diezaiekegun ondare garrantzitsuenetako bat.
    - Herritarrok gure ardura eta bete beharrak ditugu. Alderdi politiketatik zer etorriko den zain egon gabe, goierritarroi dagokigun eremua berreskuratu asmoz, elkarrekin pausuak ematen hasteko proposamena egiten dugu.

    Pasalanga ekitaldia dela eta Zaldibiako segalariek eginiko errebindikazioa

    Goierriko Herri Ekimenarekin erlazionaturiko loturak:
- Autodeterminazio Eskubidearen aldeko Goierriko herri ekimenaren webgunea.
- Autodeterminazio Eskubidearen Aldeko Herri Ekimena berriz ekinez. La Bisbal D´Empordanakoak Izalen (Zopizarren, 2010/02/15).
- Nazioen Munduak agerraldi jendetsua egingo du zapatu eguerdian Larraitzen (Zirika Irratia, 2010/06/03)
Autodeterminazioaren aldeko herri ekimenaren ilusio eta grinak goierritar gehiago zipriztintzen jarraitzen du (Gara, 2010/06/06)
- Ehunka goierritar bildu dira gaur Larraitzen erabakitze eskubidearen alde (Goierriko Hitza, 2010/06/06)

    Pasalanga ekitaldia dela eta Goierriko prentsan agerturiko artikuluak

Nork: zopizarren.2010/06/06 18:58:02.595 GMT+2
Etiketak: zopizarren informatzen | Permalink