
Zera topatu dugu Izalgo gaztetxeko blogean:
<<Idiazabalgo Abertzale Sozialistak hautagaitza datorren maiatzaren 27ko udal hauteskundeetan aurkeztu ahal izateko firma bilketa hasi du ezker abertzaleak.
Udaletxean jasoko dira sinadurak, astelehenetik ostiralera goizeko 9:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 16:00etatik 19:00etara (ostiral arratsaldeetan ezik). Apirilaren 22an amaituko da sinadurak biltzeko epea.
Sinatu ahal izateko baldintzak adinez nagusia izatea, Idiazabalen erroldatua egotea, eta nortasun agiria edo pasaportea erakustea dira.
Behin sinadurak bilduta, Espainiako Alderdien Legearen galbahea pasatu beharko dute hautesle elkarteek, inork inpugnatzen baditu.>>
Sinatzeko azken astea denez, mugi hadi! Udaletxeko apartheid egoerarekin bukatu behar dugu!





























































































































































