Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/10/14 00:59:13.999 GMT+2

Hiru hiztegien azalpena

Hau ere klasean egindako ariketa bat da, baina oraingo honetan Euskarako ikasgaian gaude eta bidali zaiguna honako hau da: hiru hiztegi ezberdin aukeratu eta aukeraketa horren arrazoiak azaldu.

 

Nik aukeratu ditudan hiztegiak Elhuyar, Euskaltzaindia eta Sinonimoak eta Antonimoak dira. Lehenengoari buruz esan daiteke terminoak euskaraz eta gaztelaniaz agertzen direla. Nire ustez bi hizkuntzetan egotea oso erabilgarria da, batez ere, hizkuntza ama gaztelania duten pertsonentzat.

 

Euskaltzaindia-ko hiztegia alde batetik, beste hiztegien antzekoa da baina bestetik, erakunde honek jartzen dituen arau gramatikalak kontuan hartzen ditu eta azken hau, batez ere, euskalkiren bat erabiltzen duten pertsonentzat pentsatuta dago, hauek baitira azken finean, batuaz hitz egiten edo idazten ez dutenak.

 

Azkenik Sinonimoen eta Antonimoen hiztegia iruditzen zait erabilgarria testu bat idazterako orduan hitz berberak behin eta berriz ez errepikatzeko.

Nork: janire.2006/10/14 00:59:13.999 GMT+2
Etiketak: hiztegiak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru