2008/05/12 egunean XV. argazkilaritza rallya jokatu zen Urnietan, eta bertan izan nintzen goiza pasatzeko asmoz.
Oraingo honetan, Asteasuko Rallyan ez bezala, gai zerrenda bat eman ziguten hauei buruzko argazkiak ateratzeko.
- Lourdes iriondo parkea
- Erliebeak
- Autoerretratua
- Kolore urdina
- Kirola
- Hostoak
- Askea
Hau honela, argazki kamara hartu eta argazkiak ateratzeari ekin nion. Beno, egia esan lasai hartu nuen gauza, honi ekin baino lehen ongi gosaldu nuen.
Hauek dira ateratako argazkiak:
- Lourdes iriondo parkea

- Erliebeak

- Autoerretratua

- Kolore urdina




Irudiak handian ikusi nahi badituzu bisitatu nire argazki bilduma
Emaitza Maiatzak 30 dituenean jakingo ditugu, Urnietako Lekaio kultur-etxean.
Erantzunak
Atzo azkenean egun handia izan zen, Urnietako XV. Argazkilaritza Rallyko emaitzak atera ziren.
Eta saria irabazi dut! Bigarren urnietarra izan naiz :)
Sari-emate ekitaldian leiaketan aurkeztutako argazki guztien proiekzio bat egin zen, eta argazkiak ikusgai jarri ziren Urnietako Lekaio kultur-etxeko areto nagusian.
Hauek izan dira aurtengo saridunak, absolutua, urnietakoak eta 14 urte azpikoak urrenez urren:
Azkenik argazki onenaren saria Manuel Beobidek eraman zuen naturako argazki batengatik
Nork: Ichitaka.2008/05/31 16:50:37.452 GMT+2