Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/03/16 21:02:09.674 GMT+1

AnTzErKi EgUnA

Duela aste batzuk olabideko antzerki talde batek aurkezpen bat egin zioten Pedro Luis Uriarteri. Talde horretan parte hartu zutenek: Mónica, Adrian, Guillermo, Maite, Haizea eta Amaia izan ziren. Beraiei antzerki hori egitera lagundu zietenek Ramón eta Ester (alitosis) ^_^ izan ziren. Asko kostatu zitzaien antzerki hori egitea arazo asko izan zituztelako antzezleekin. Haizea gaixorik jarri zen, beraz, pertsona bat behar zuten eta ez zekiten nork egin ahal zuen Haizearen papera. Orduan, pentsatu zuten Amaia egin ahal zuela eta horrela izan zen. Baina, ekitaldiaren egunean Guillermok orkatila bihurrikatu zuen. Besteek jantoki orduan pizza bat jaten zeudela Ramoni esan ziotenean Guillermok agian ezin izango zuela antzerkia egin, oso urduri jarri zen. Ez zekien zer egin. Ensaiatzen zeuden bitartean norbaitek leihoa jo zuen, Guillermo zen. Oinan min asko zeukan, baina ala ere, antzerkia egiteko prest zegoen. Alitosis eta Ramon eraman zituzten antzerki gunera eta han ensaiatu zuten baina gero eta urduriago zeuden. Alitosisa oso desatsegina jarri zen haiekin oso urduri zeudelako. Antzerkia egiteko ordua heldu zenean, Jose Luis Uriartek honako hau esan zien:

 

“ Ea zer esaten duzuen nitaz eh?? Kontuz ibili.”

 

Jatorra zirudien. Antzerkia oso ondo egin zuten, noski akats batzuekin, baina, hori beti gertatzen da. Dena bukatu zenean Jose Luisen hitzak oso politak izan ziren:

 

“ Beti egin dizkidate aurkezpenak, baina, modu honetakoa inoiz ez, esperientzia oso polita izan da benetan.”

 

Antzezleak oso pozik irten ziren handik, gainera Ramonek zoriondu zien egindako lana, merezi zutelako. Opari moduan “lunch” bat  jarri zieten.

 

Orain afari bat egin nahi dute elkarrekin, beraien lana ospatzeko.

 

 

 

 

 

 

…Mónica…*

 

 

 

Nork: zorokalea.2008/03/16 21:02:09.674 GMT+1
Etiketak: antzerki | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/03/12 13:00:31.873 GMT+1

karate txapelketa

Europako karate txapelketa Gasteizen

 

 

 

Maiatzaren 24an Gasteizen karate txapelketa ospatuko da, europakoa hain zuzen ere. Bertan europa osoko lehiakideak parte hartuko dute. Mendizorrotzan izango da eta prozesu osoak hiru egun iraunduko ditu. Parte-hartzaileen hartean Javier Lezcano, Pablo Estensoro, Zuriñe Eciolaza eta Alejandro Navarro daude.

Txapelketa hau Gasteizen izatea oso ona da bertako Kyokushinkai Karatearentzat, baita ere Gasteizeko turismoarentzat.

 

 

Informazio gehiago izateko webgune hauetan sartu:

 

 

http://www.kyokushin2008.com

 

http://www.europeokyokushin2008.com

 

http://www.gimnasio-yinyang.com

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

…AmAiA...*

Nork: zorokalea.2008/03/12 13:00:31.873 GMT+1
Etiketak: karate | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/03/12 12:49:16.428 GMT+1

BeRtSoLaRiTzA ...*

Pasaden astean bertsolari bat etorri zen bertsolatitzari buruz saio bat ematera. Asteko bakoitzak bere izenarekin errima bat bilatu behar zuen beste hitz batekin,

 

adibidez :

 

iRatxe – oraintxe

Amaia – alaia

Adrian – talan

Monica – armonika

Izen batzuk oso sailak ziren errima bat bilatzeko, baina ez ziren libratzen =D bere abizenekin bilatu behar zuten errima bat.

 

Gero beste joku antzeko bat egin genuen, batek hitz bat esaten zuen eta tokatzen zitzaionari bururatzen zitzaion lehenengo gauza hitz horri buruz esan behar zuen,

 

Adibidez :

 

Elurra

Izotza

Isozkia

Txokolateskoa

Goxoa

Gozokiak

……

 

Bi gauza hauekin bukatu zen gure lehenengo saioa, ondo egon zen lehena izateko ….. oso pasatu genuen ….. errepikatzeko gogoekin.



iRatxe __*


 

Nork: zorokalea.2008/03/12 12:49:16.428 GMT+1
Etiketak: dbh 3b | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/02/13 13:04:23.416 GMT+1

EITBkoak grabatzen

Pasa den astean, ostiralean, EITBko neska batek eta mutil batek grabetzera etorri ziren DBH 3B klaseko irrati taldeari.

Aurretik beti bezala gidoia prestatu zuten, talde bakoitza berea gehi bi zuzendari.

Egia esanda ez zeuden oso urduri. Beti bezala, horra joan, eta berehala grabatzera ipini zinen.  Mutikoa grabatzen zuen eta neska mikrofono bezalako bat zuen. Oso gertutik grabatzen zuen =S hori bai urduri ipintzen ziela. Grabatzen bukatu eta gero nola egin genuen komentatzen asi ginen,  beraiek grabatzen jarraitzen zuten,  noski. Bukatu eta gero hainbat ikasleei hainbat galdera egin zizkieten eta hor bukatu zen gure saio hori. Ostegun honetan aterako da beraien saio hau, EITB1an 18:10 etan. Saio hau baita errepikatuko da 22an eta 23an.





[...iRaTxE...*]








 







 

Nork: zorokalea.2008/02/13 13:04:23.416 GMT+1
Etiketak: dbh 3b | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/02/13 13:01:11.304 GMT+1

AmAiArEn JaUzIa

 

 

Ikastoletan gauza asko gertatzen dira, suspentsoak (matekoa `-`), negarrak,… baina bereziki Ikastola batean dagoena, jauziak dira. Jolastoki  orduan geundela, tontakeriak egiten hasi ginen, dantzatzen, korrika egiten eta noski jauzi egin ginen, baina hori ez da kontua, kontatu behar dena jauzi ikaragarri bat da. Neska bati gertatu zitzaion, Amaia izenekoa. Jolastokitik klasera bueltatzen ari ginela, beti bezala, gure lagunen gela aurrean geratu ginen, Amaia eta ni.

Tontakeri bat egiten geunden, eskuekin eutsi elkar genuen. Inklinaturik geunden gure pisua nibelatzen gintuen. Ni batzuetan oso zakarra naiz, beraz, gauza bat egitea bururatu zitzaidan . Amaiari askatu nion eta oikoa denez, lurrera jauzi zen. Gure lagunen atea irekita zegon eta  denek ikusi zioten. Ni korrika joan nintzen nire klasera eta noski, normala denez, Amaia nire atzetik etorri zen. Esan zituen hitzak honako hauek izan ziren:

 

“Mina daukat eskuan eta ipurdiko masailean baita ere.” ^_^

 

 

 

 

 

 

[...MoNi...*]

                                                           

 

 

 

Nork: zorokalea.2008/02/13 13:01:11.304 GMT+1
Etiketak: dbh 3 b | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/02/13 13:00:28.912 GMT+1

SANTA AGEDA

SANTA AGEDA

 

 

Pasa den astelehenean Santa Ageda ospatu genuen ikastolan.Horretarako kanta buruz ikasi genuen eta ikastolara makila bat ekarri genuen.Kanta honako hau da:

 

 

 

Dios te salve

Ongi etorri

Gabon jainkoak dizuela

Legearekin kunpli dezagun

Gaur Santa Ageda bezperan.

 

Aintzaldu daigun Agate Deuna

Bihar da ba Deun Agate

Etxe honetan zorion hutsa

Betiko euko al dabe.

 

Zeru goi-goian eder izarra

Errekaldean lizarra

Etxe hontako nagusi jauna

Urre gorrizko bizarra.

 

Zorion etxe hontako denoi

Oles egitera gatoz

Aterik ate ohitura zaharra

Aurten berritzeko asmoz.

 

Ez gaude oso aberats diruz

Ezta ere oinetakoz

Baina eztarriz sano gabiltza

Ta kanta nahi degu gogoz.

 

Aintzaldu daigun Agate Deuna

Bihar da ba Deun Agate

Etxe honetan zorion hutsa

Betiko euko al dabe.

 

 

 

Kanta ondo ateratzeko euskara klaseetan musika jarri eta ensaiatzen egon ginen aste batzuetan. Baina egia esanda ez zen oso ondo ateratzen.

Astelehenean, goizeko hamaiketan, baratzara atera ginen kantatzeko asmoz. Han ikastola guztia elkartu zen: Haur hezkuntzako umeak, Lehen hezkuntzakoak, DBHkoak eta batxillergokoak.

Nahiko ondo abestu genuen, nahiz eta guztiak ez abestu.

 

 

 

 

 

 

 

[...AmAiA...*]

 

Nork: zorokalea.2008/02/13 13:00:28.912 GMT+1
Etiketak: dbh 3 b | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/12/17 10:48:31.327 GMT+1

KiMiKa KlAsEa

Gaur Litio,Sodio,Potasio,Rubidio,Zesio eta Frantziorekin egon gara klasean..^_^ hau da..Lidiarekin jajaja. Gimnasiatik pixka bat berandu etorri gara eta klasea hasita zegoen. Noski ez dugu ezer ulertu. Bihar kontrola daukagu eta ez dugu ezer errepasatu -_- gainera esaten du ez duela nahi guk ez gainditzea, baina ez du ezer egiten gu laguntzeko.Irakaslea da, bai, baina ez du eskubiderik hori egiteko. Ezer ez errepasatzea eta gu heltzean klasea hasita egotea. Gure errua ez denean berandu heltzea..gimnasiatik berandu irten gara eta.

 

 

Nork: zorokalea.2007/12/17 10:48:31.327 GMT+1
Etiketak: dbh 3 b | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/12/17 10:47:16.234 GMT+1

AeRoBiK sAiOa

Gaur lehenengo orduan gimnasiako kontrol bat izan dugu, aerobika hain zuzen ere. Klasea bost taldetan banatuta zegoen eta talde bakoitzak koreografia bat asmatu eta grabatu behar zuen. Taldeak mistoak ziren baina noski neskak hobeto dantzatzen genuen..^_^..Klasearen hasieran ensaiatzen egon gara eta gero bi grabaketa egin ditu talde bakoitzak..(oso gaizki atera delako lehenengo grabaketa…urduritasuna dela eta..jeje) Gure irakasleak esan du hurrengo egunean grabaketak ikusiko ditugula eta talde bakoitzaren nota denon artean adostuko dugula.

 

 

Nork: zorokalea.2007/12/17 10:47:16.234 GMT+1
Etiketak: dbh 3 b | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/12/17 10:45:32.221 GMT+1

BoRrAdOrEaReN hEgAlDiA

Aurreko astean DBH 3B klasean,egun guztietan bezala, gauza ikaragarri bat gertatu zen. Gauzak botatzen jolasten ari ginela, arbelaren borradorea leihotik behera erori zen...(bota zuten..=P ). Momentu horretan irakaslea atetik agertu zen eta klasea hasi zen. Borradorea bota zuen mutikoak eskua margotu eta komunera joateko baimena eskatu zion irakasleari,eskua garbitzeko zela esanez.Noski irakasleak utzi egin zion,baina mutikoa ez zen komunera joan,borradorearen bila baizik.Horretarako ate bat saltatu behar izan zuen,itxita zegoen eta. Klasera heldu zenean borradorea poltsikoan zeramala bere tokira joan zen, azkeneko ilaran. Irakasleak borradorea behar zuenez bere bila hasi zen eta bere lekuan ez aurkitzean galdezka hasi zen. Orduan guztiok barrezka hasi ginen eta mutiko horrek borradorea bere poltsikotik atera eta lurrera bota zuen inor konturatu gabe. Mutikoa altxatu zen eta esan zuen: “Begira!Hemen dago borradorea..!”.Hori esatean irakasleak logikoki esan zuen borradorea lehenengo ilarako norbaitek bota behar izan zuela. Berriro denok barrezka hasi ginen eta matematika klasea normal jarraitu zuen,beti bezala.

 

Nork: zorokalea.2007/12/17 10:45:32.221 GMT+1
Etiketak: dbh 3 b | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)