SANTA AGEDA
Pasa den astelehenean Santa Ageda ospatu genuen ikastolan.Horretarako kanta buruz ikasi genuen eta ikastolara makila bat ekarri genuen.Kanta honako hau da:
Dios te salve
Ongi etorri
Gabon jainkoak dizuela
Legearekin kunpli dezagun
Gaur Santa Ageda bezperan.
Aintzaldu daigun Agate Deuna
Bihar da ba Deun Agate
Etxe honetan zorion hutsa
Betiko euko al dabe.
Zeru goi-goian eder izarra
Errekaldean lizarra
Etxe hontako nagusi jauna
Urre gorrizko bizarra.
Zorion etxe hontako denoi
Oles egitera gatoz
Aterik ate ohitura zaharra
Aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz
Ezta ere oinetakoz
Baina eztarriz sano gabiltza
Ta kanta nahi degu gogoz.
Aintzaldu daigun Agate Deuna
Bihar da ba Deun Agate
Etxe honetan zorion hutsa
Betiko euko al dabe.
Kanta ondo ateratzeko euskara klaseetan musika jarri eta ensaiatzen egon ginen aste batzuetan. Baina egia esanda ez zen oso ondo ateratzen.
Astelehenean, goizeko hamaiketan, baratzara atera ginen kantatzeko asmoz. Han ikastola guztia elkartu zen: Haur hezkuntzako umeak, Lehen hezkuntzakoak, DBHkoak eta batxillergokoak.
Nahiko ondo abestu genuen, nahiz eta guztiak ez abestu.
[...AmAiA...*]

Idatzi artikulu bat