Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/03/12

ABERRI EGUNA 2008

Autobusak antolatu dituzte Aberri Egunerako

"Nazioa gara. Zazpiak bat. Burujabetzaren alde" lelopean aurten Aberri Eguna ospatzeko Irungo Ficoban Nazio Eztabaida Guneak egingo duen ekitaldirako autobusak antolatu dira Bilbotik. Izena emateko azken eguna martxoaren 17a izango da.

Aurten, berriro ere, Nazio Eztabaida Guneak deialdi bateratua egin du Aberri Eguna ospatzeko. Balkoietan ikurrinak jartzeaz gain, ekitaldi nagusi bat egingo du Irungo Ficoban. Ekitaldira joateko Bilbon eratu den talde bultzatzaileak autobusak antolatu ditu.

Autobusak goizeko 9:30etan abiatuko dira Boulevard tabernaren aurretik. Izena emateko zerrendak zabaldu dira Bastertxu (Santutxu), Kalderapeko (Alde Zaharra) eta Izeki (Deustu) tabernetan. Telefono bat abian jarri dute ere izenak jasotzeko: 94 479 04 30. Izena emateko azken eguna: martxoaren 17a

Nazioa gara. Zazpiak bat. Burujabetzaren alde

Somos una nación. Zazpiak bat. Por la soberanía 

Nork: zorrotza.2008/03/12
Etiketak: irun hendaia notimeforlove zorrotza aberri_eguna nazioeztabaidagunea | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.