Ezker abertzaleak “Euskal Herriak bizi duen salbuespen egoera” salatzeko manifestazioa egingo du abuztuaren 22an Bilbon
Manifestazioa Bilboko jaietako egun nagusian egingo da. Euskal Herriak bizi duen "salbuespen egoera eta demokrazia eza" salatuko dira.
Euskal Herriak bizi duen "salbuespen egoera” salatzeko manifestazioa egingo du Bilbon ezker abertzaleak hilaren 22an, Aste Nagusiko egun handian.
Gaur eguerdian egindako prentsaurrekoan, ezker abertzaleko ordezkariek gogor kritikatu dituzte EAE-ANV eta EHAK legez kanpo uzteko prozesuak. Beren iritziz, horren guztiaren helburua erabaki politikoei itxura juridikoa ematea da. Aldi berean, gogor kritikatu dituzte Jaurlaritzako hirukoa eta Aralar, Eusko Legebiltzarrean onartutako kontsultaren helburua ez delako esparru juridiko berria sortzea. Honen harira, EAJren xede nagusia Madrilekin “akordio konstituzionala” lortzea dela nabarmendu dute.
Urkaregi eta Perezek abuztuaren 22ko eguerdiko hamabietan Moyua plazatik abiatuko den manifestaziora joateko eskatu dute, Euskal Herriak bizi duen “salbuespen egoera" salatu eta autodeterminazio eskubidea aldarrikatzeko.

Manifestación el día grande de aste nagusia
La izquierda abertzale reclamará un marco democrático el día 22 en Bilbo





















Idatzi artikulu bat