Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/05/07

Azken Kupela Dantza

Maiatzaren 10ean hirugarren Azken Kupela Dantza burutuko da Bilboko Kukutza Gaztetxean.


Jai eredu herrikoia, euskal kultura eta euskara sustatuz, Bilboko agenda kulturala bultzatu eta osatzeko asmoz, Altxaporrue eta Txinbotarrak Konpartsek bat egin dute aurtengoan.



Hormigoizko Bilbo honetan Euskal Herriko hainbat kultur adierazpen uztartuko ditugu; gure tradizioaren ikurrak diren trikitrixa, bertsoak eta sagardoa zein egungo Rock musika bilduko dituen jai giroan murgiltzera gonbidatzen zaituztegu.

Umeei zuzendutako ekimenek emango diote hasiera egunari, arratsalde partean auzoko kaleak alaituko dituen kalejira batekin jarraituz eta 19etatik aurrera, 3 Euroen truke, Kukutzan Txotx egin, sabela bete eta dantza egiteko aukera paregabea izango dugu.

12:30etatik 14:00ak arte Puzgarriak,tailerrak eta musika (Errekaldeko enparantzan)
13:00etan - Herri Bazkaria Kukutza gaztetxean
17:OOetan biribilketa Errekaldeko tabernetatik
19:00etan KUKUTZAN: TXOXT (Denok jatera ta edatera) bitartean; bertsoak, trikitixa ta txalaparta
20:30etan - Kontzertuak: Okupando Romo eta GATIBU
24:00etan - Festa mundiala

Nork: txinbotarrak.2008/05/07
Etiketak: txinbotarrak zorrotza | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.