
Gaur (uztailak 2) goizeko 8:30ak aldera Ertzaintza Bilboko Udaleko garbiketa zerbitzuarekin batera Erronda kaleko Herriko taberna aurrean dagoen horman zegoen elkartasun mural bat kentzera etorri dira.
Auzoaren erantzuna azkarra izan da eta beste mural bat egin dute leku berberean goizeko 9:30etarako.
10:45etan Ertzaintza furgona, patrol eta bi kotxerekin agertu da Herriko tabernara. Momentu horretan, gosaltzen zegoen jendea mehatxatu, identifikatu eta Herrikotik irtetzera behartu dituzte.
Guztira 14 bezero kaleratuak izan dira. Herrikoko 3 langileak identifikatu arazi dituzte, argazkiak ez zituztela kenduko esatean, eta inongo baimenik gabe, argazkiak erretiratzen hasi dira, terrorismoa goraipatzearen delituaren mehatxupean.
Guztira auzoko 38 presoen argazkiak, 6 erorienak, Kolektiboaren kartel nagusia eta bizi osorako zigorra aplikatuta daudenen 3 auzokideen argazkiak eraman dituzte. Kolektiboaren kartela marko eta kristalarekin zegoen eta ostikoka apurtu dute.

Kalean pilatutako jendearen aurka ere oldartu da Polizia Autonomikoa eta bi lagun identifikatu dituzte. Haietako bati Con 18 años ya te han comido la cabeza
eta Te estás ganando un tiro
esaldiekin mehatxatu dute.
Ertzaintza joan eta 5 minutura argazkiak berriro jarri dira tamaina haundiagoan eta asanblada bat burutu da mobilizazio bat konbokatuz eta auzoa argazkiz betetzeko deiarekin.
ELKARTASUNA EZ DA DELITUA!
MAITE DITUGU!
BABESTU ETA DEFENDATUKO DITUGU!

Ertzaintza Bilboko zazpi kaleetako herriko tabernara sartu da berriro presoen argazkiak kentzera
Ertzaintza Bilboko errondabide herriko tabernan sartu da, bigarren aldiz presoen argazkiak kentzera.
Atzo goizean kendu zituzten presoen argazkiak bertatik baina eguerdian berriro jarri zituzten. Hori dela eta oraintxe bertaratu da berriro ere ertzaintza eta auzotarren arabera nahiko jarrera oldarkorra erakutsi dute.
Presoen argazki handiagoak jarriz erantzun dute Bilboko Alde Zaharreko herriko tabernan[2009-07-03]
Ertzaintzak Bilboko Errondabideko herriko tabernako presoen argazkiak kendu ditu[2009-07-02]













Idatzi artikulu bat