Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/10/11

Okupazio Bulegoak ateak ireki ditu Bilbon

Okupaziobulegoa.org - Ostiralero 18etatik 21etara pelota kalea, 5 (ekoetxea)

Azken hilabeteetan sistemaren bozgorailu guztiek errepikatzen dute krisi ekonomiko larria jasaten ari garela mundu mailan. Finantza erakundeak, banketxeak, inmobiliariak, aseguro etxeak eta abar luze batek hondoa jo omen dute eta horrek eragin zuzena dauka gu guztion bizitzan. Izan ere, denon diruarekin eta denon esfortzuarekin konpondu behar dugu orain gutxi batzuen praktika ekonomiko zentzugabea.

Okupazio gida prestatu dute. Deskargatzeko: okupaziogida.pdf

Eta hor kokatzen da, beste gauzen artean, eraikuntzan eta etxeen salmentan azken urteetan gailendu den kontrolik gabeko oihanaren legeak ekarri duen egoera jasangaitza. Etxeak neurri gabe eraiki, esku pribatuetan mantendu, prezioak igo eta herritar arruntak zorretan ito. Bitartean, etxe asko hutsik, inork erabili barik eta abandono egoeran. Bilbon adibidez 16.000 etxe inguru daude hutsik.

Etxebizitzaren beharraren arazo honi aurre egiteko eta aldi berean bere larritasuna agerian uzteko, hainbat herritarrek hutsik eta utzita dauden etxeak okupatzeko hautua egin behar izan dute. Horregatik ikusi dugu beharrezkoa okupazio bulegoa irekitzea.

Batetik, hutsik dauden etxeei erabilera eman nahi dieten pertsona horientzat aholkularitzarako tresna moduan funtzionatzeko (esparru tekniko eta juridikoan bereziki); eta bestetik instituzioen ezintasuna eta espekulazio basatia salatzeko etxebizitzaren alorrean.

Iruditzen zaigu denontzako eskuragarria izan beharko lukeen alokairu baxuko etxeen parke publiko zabal batek arinduko lukeela arazoa, eta instituzioek horren aldeko urratsik ematen ez duten bitartean jendarteak berak hartu beharko duela iniziatiba.

 

Nork: gazteak.2008/10/11
Etiketak: okupazioa bilbo gaztetxea bom | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

...na-zartarazi-ditu-etak-gasteizen-eta-ondarroan/">Bonba-auto bana zartarazi ditu ETAk Gasteizen eta Ondarroan saved by jkosem2008-12-27 - Okupazio Bulegoak ateak ireki ditu Bilbon saved by sjwillis2008-12-26 - ...

Erreferentzia: Websites tagged "ditu" on Postsaver 2009/01/08 19:47:29.156 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.