Irailaren 26an hasiko dira Zorrotzako jaiak, eta pregoiak abiatuko du era guztietako ekitaldi eta jarduerak dituen jaietako egitaraua, urriaren 5an amaitu arte.
Jaien lehen egunean, txosnak irekiko dira, eta gauean lehenengo berbena izango da CONTINENTE taldearekin.
Larunbatean kirola izango da protagonista nagusia, frontenis, futbito eta igela txapelketak goizean eta herri kirolak eta futbol-aretoa arratsaldean zehar. Gauean HAXOTZ + LUR JOTA + TXIRI TXORRA. taldeen kontzertua izango da Ferial Parkean (txosnen gunean).
Igandean, lehenengo ordutik putxera (indabak), tortila eta entsaladen txapelketekin hasiko gara, dena gozatzeko herri bazkarian eta ondoren musa, dantza eta erromeria, biharamuna ahazteko planik onena.
Gainontzeko lau festa-egunetan, txokolatea, sardinak, txistorra eta hirugihar dastaketak burutuko ditugu. Gainera, haurrentzako hainbat jolas egingo dira Ferial Parkean. Asteartean eta ostegunean talde gazteen kontzertuak txosnen gunean (prezio bereziak txosnetan).
Bigarren ostiralean poteoa auzotik arratsaldean zehar, eta berriro kontzertua Ferial parkean (EIGEN SYSTEM) eta ondoren berbena KRESALA taldearekin
Antzerkia atsegin dutenek, larunbat goizean Bapateko antzerkia “ZIRKO DANTZA EROA” ikuskizuna ikusteko aukera izango dute. Arratsaldean TXAN MAGOAren emanaldia umeentzako eta TTR antzerkia “SALAM” antzezlana. Gauean, txosna gunean, Berbena “AITZAMA” taldearekin.
Eta azken traka, igandean, berriro txapelketa gastronomiko batekin, kasu honetan MAKAILU TXAPELKETA, ondoren HERRI BAZKARIA eta bazkalostean futbol-aretoaren txapelketaren finala eta Bilbainadak “LOS TXIKIS” taldearekin. Gaueko 9etan jaien amaiera, … eta hurrengo urtera arte¡¡¡.
















Idatzi artikulu bat