Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/06/10 22:48:13.802 GMT+2

BUKATU DA, AKABO. ESKER ONA ETA ARGAZKIAK


Mila esker Zubietara etorri zareten guztioi eta festa egun arrakastatsua antolatzen lagundu diguzuenoi.
Earki pasa dugu, ezta? Festako argazki guztiak, HEMEN.


Gainera, gaur ere erraustegirik ez dugula behar demostratu dugu: herria garbi-garbi geratu da, zabor gutxi sortu dugu eta zabor guztia 5 zaborrontzi desberdinetan sailkatu dugu.

ESKOLA TXIKIAK BIZIRIK, HERRI TXIKIAK BIZIRIK !

ZUBIETAKO ESKOLA TXIKIA BIZIRIK !
ERRAUSTEGIRIK EZ, EZ HEMEN ETA EZ INON !

Nork: gurasoak.2007/06/10 22:48:13.802 GMT+2
Etiketak: eskolatxikiak festa zubieta | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/06/09 16:06:26.474 GMT+2

ONGI ETORRI, ONDO PASA ETA...


Bihar da egun handia eta zuei harrera egiteko azkeneko lanetan dihardugu.
 

Azken-azken OHARRAK:
  • Ekarri Kontsignara eskoletan sobratutako liburu eta CDak.
  • Erraustegira ZERO. Hori da bihar lortu nahi dugun marka: zabor gutxiago sortuko dugu (edalontziak, berrerabilgarriak) eta 5 zaborrontzi desberdin jarriko ditugu; organikoaren marroia (sardina- eta txekor-soberakinak...), plastiko eta metalen horia (platerak, latak...), paperaren urdina (triptikoak, ahozapiak..), beiraren berdea (boteilak) eta erraustegira joango litzatekeen berdea (hutsa).
  • Ez izan beldurrik euriari, aterpeak prest ditugu-eta.
  • Festako argazki guztiak, bihar bertan, HEMEN.
 O    N    G    I               E    T    O    R    R    I    ! !

Nork: gurasoak.2007/06/09 16:06:26.474 GMT+2
Etiketak: eskolatxikiak festa zubieta | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/06/07 09:30:18.954 GMT+2

BAZKARIRAKO TXARTELAK AGORTUTA


400 lagunentzako tokia hartu genuen Araetako jatetxean menua emateko eta agortu dira txartelak.
Frontoian mahaiak jarriko ditugu norberak lekarkeena eroso jan ahal izateko eta txekor-pintxoak eta sardinak ere salgai jarriko ditugu merke-merke.
Bestelako aukerak: Zubietako jatetxeak edo Usurbil eta Lasarte-Oriakoak.

Nork: gurasoak.2007/06/07 09:30:18.954 GMT+2
Etiketak: eskolatxikiak festa zubieta | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2007/06/05 21:58:54.329 GMT+2

KANTA ETA DANTZA


Eskola txikiko guraso Xabier Arregiren hitzak hartu eta Mal De Ojok rumba kutsuko kanta (liburuarekin batera eskuragarri) sortu du festarako. Eta Iñigo Leon koreografoak, berriz, abestia hartu eta koreografia diseinatu du. Hona hemen abesti eta dantzaren hasiera:


4 egun dituzue entrenatzeko. Mal De Ojokoak festa egunera etorriko dira eta sasoian etorri gero, hitzak eta dantza ikasita...

Nork: gurasoak.2007/06/05 21:58:54.329 GMT+2
Etiketak: maldeojo eskolatxikiak festa zubieta | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/06/05 21:35:42.858 GMT+2

UMEENTZAKO JOLASAK


11:00etatik 13:00etara umeak izango dira festako protagonista eta 4 gunetan sakabanatuta jolas eta jolas ariko dira.

GORRIA URDINA HORIA BERDEA

Non hasi: 1. gunean

(eskola)

Non hasi: 2. gunean

(frontoi estalia)

Non hasi: 3. gunean

(Araeta jatetxe ondoan)

Non hasi: 4. gunean

(errebote plaza)

Alkiza
Zerain
Oikia
Aizarnazabal
Bidegoian
Zizurkil

Lizartza

Andatza
Olaberria
Ereñozu
Abaltzisketa
Igeldo
Ikaztegieta

Elgeta

Aginaga
Zubieta
Lemoiz
Gabiria
Aduna
Angiozar
Berrobi

Aia

Aizarna
Albiztur
Arroa
Errezil
Altzo

Berastegi
  • 1. gunean, BIRZIKLATZEA: umeak 5 lerrotan jarriko ditugu, erdian zaborra egongo da eta bukaeran zaborrontzi desberdinak (papera, beira, plastikoa...). Umeek zaborra hartu eta dagokion ontzietan sartu beharko dute.
  • 2.  gunean, UZTAIAREN JOLASA: aulki-dantzaren antzekoa izango da baina ez dugu inor kanporatuko. Musika etetean uztaietan sartu beharko gara baina uztaiak kentzen ditugun heinean uztai bakoitzean lagun gehiago sartu beharko da.
  • 3. gunean, HERRI KIROLAK: lokotxak eta txingak; gainerako azalpenak, sobera.
  • 4. gunean, MARGOKETA eta URAREN JOLASA: batetik, murala margotuko dute umeek eta, bestetik, ontzi bateko ura plastikozko edalontziarekin hartu eta ur horrekin botila handi bat betetzeko aukera izango dute umeek.

Nork: gurasoak.2007/06/05 21:35:42.858 GMT+2
Etiketak: eskolatxikiak festa zubieta | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/06/04 17:26:59.805 GMT+2

LIBURUAREN ETA FESTAREN AURKEZPENA


Ostiralean festa eta liburua aurkezteko prentsaurrekoa eman genuen Donostiako Elkar-ren eta horren berri eman dute Berria, Gara eta El Diario Vasco egunkariek. Egunkariok idatzitakoekin collage-a egin dugu liburua zuei hemen aurkezteko:
Juan Kruz Igerabide, Jesus Mari Olaizola Txiliku, Xabier Mendiguren Elizegi, Mitxel Murua eta Joxan Ormazabalek idatzitako ipuin eta poemek, Iñaki Martiarena Mattin-en ilustrazioek eta 11 igarkizunek osatzen dute Txikimundi liburu kolektiboa. Zortzi edo bederatzi urtetik gorako irakurleentzako liburua da Txikimundi.
- Igerabide:
"jolasa da liburuaren ardatzetako bat".
- Mattin:
"liburuko lanak heterogeneoak dira, eta horrek eraman nau esperimentatzera".
Juan Kruz Igerabidek eskola txikien proiektuari buruz
hau esan zuen: "asko gustatzen zait, bai pedagogia aldetik, bai euskarari dagokionez. Ni neu ere eskola txiki batean hasi nintzen maisu lanean, eta nire haurrak horrelako eskola batean hezi dira".
Liburua 10,50 euroan dago salgai, bai eskola txikietan, bai festa-egunean jarriko dugun dendan eta bai ohiko liburu dendetan.

Nork: gurasoak.2007/06/04 17:26:59.805 GMT+2
Etiketak: eskolatxikiak festa zubieta | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/05/29 18:24:05.952 GMT+2

LIBURUA ESKOLETAN SALGAI


                Txikimundi                          Mapamundian
                Handimundi                         gizaki oro txiki
                Mapamundi.                        gizaki oro inurri.
              
 
Eskatutako arropekin batera eskola txikietara liburuak bidali ditugu (zuzendarien bidez) eskoletako gurasook erosi ahal izan ditzazuen. Liburuaren barruan Eskola Txikien Festako kanta mundialaren CDa doa eta guztiaren prezioa 10,50 eurokoa da.
Liburuak erosteko oharrak:

- Ordaintzeko epea, di-da: ekainaren 7a

- Banku kontua: 3035 0140 36 1400023770

- Ordainketa kontzeptuan: LIBURUA-Eskola-ale kop.

- Zalantzak argitzeko eta eskabide gehiago egiteko:
deniselortza@gmail.com (658721427)

Ekarri festako KONTSIGNAra soberan geratu zaizkizuen liburuak.

Nork: gurasoak.2007/05/29 18:24:05.952 GMT+2
Etiketak: eskolatxikiak festa zubieta | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

2007/05/27 22:53:51.147 GMT+2

HAUTESKUNDE EGUN ANIMATUA


4 hautes-mahai desberdin eduki ditugu Zubietan: bata, Usurbil aldeko zubietarrentzat; bestea, Donostia aldeko zubietarrentzat; hirugarrena, Zubietako auzo-alkateak aukeratzekoa eta, azkena, aurtengo berritasuna, errausketaren inguruko herri galdeketa. Xelebrea herria, ezta?

Emaitzak, hauek:

  • Zubietako alkateak: Imanol Azpiroz eta Eñaut Zuriarrain.
  • 237 lagunek errausketari EZEZKOA eta batek BAIEZKOA (%61eko parte-hartzea).

Baina hautes-mahaiez gain, izan dugu bestelako mahairik: eskola txikikook festako arropa, liburuak eta CDak jarri ditugu salgai eta festarako Mal De Ojok sortu digun kantarekin giro bikaina sortu dugu herriko plazan. Ikusi, bestela:

Nork: gurasoak.2007/05/27 22:53:51.147 GMT+2
Etiketak: eskolatxikiak festa zubieta | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/05/19 12:38:10 GMT+2

ZUBIETA MUNDUAREN ERDIGUNEAN


Zubieta munduaren erdigunean egongo da ekainaren 10ean.

 

Baina, hala ere, munduaren erdigunera nola iritsi ez badakink, to eta no ibilbide-mapak.

Autobusez baldin bahator (sakatu puntu berdea jarraibideak irakurtzeko):

Kotxez kostaldetik baldin bahator (sakatu puntu berdea jarraibideak irakurtzeko):

Kotxez barrualdetik baldin bahator (sakatu puntu berdea jarraibideak irakurtzeko):

* Hipodromotik Zubieta erdigunera arteko (900 m.) bus bereziak jarriko ditugu festaren hasieran (09:30-11:00) eta bukaeran (18:30-19:30).

** Zubietako herrigunea soilik oinezkoentzako izango da festa egunean.

*** Garraio publikoz etorri nahi badunk, aukera hauek ditunk:

  • Trenez, Lasarte-Oriako geltokira (hipodromotik gertu), topoz: ordutegiak, hemen.
  • Autobusez, Txikierdi-Urbilera (Zubietatik kilometro batera), Euskotrenen autobusez.
  • Autobusez, Lasarte-Oriara, TSST konpainiarekin: ibilbideak, hemen.

Nork: gurasoak.2007/05/19 12:38:10 GMT+2
Etiketak: eskolatxikiak festa zubieta | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/05/17 22:47:47.946 GMT+2

HERRIA FESTARAKO GIROTZEN


23 egun barru egingo dugu Zubietan Eskola Txikien 2007ko festa eta hasi gara herria girotzen.
Noauaren bidez festaren berri eman dugu eta frontoi berrian kartel handia jarri dugu.

                                      
Asteburu honetan etxez etxe triptikoa banatuko dugu eta herritar guztiei festa egunean bertan laguntzeko eskatuko diegu, kanpotarrok Zubietan eguna ondo pasa dezazuen.

Nork: gurasoak.2007/05/17 22:47:47.946 GMT+2
Etiketak: eskola_txiki festa zubieta | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)