Zaldi gainean zoriontsu dira Karmele eta Elur baina euren etxeetan eta eskola txikiko gurasoenetan IZUA da nagusi. Parean jarri nahi diguten erraustegiaren eta eragingo duen minbiziaren beldur gara.![]()

Karmeleren etxetik 630 metrora jarri nahi dute minbizi-fabrika. Elurren etxea, berriz, 1080 metrora egongo litzateke eta gure eskola txikia, 1180 metrora.
- Frantziako Osasun Zaintzako Institutu Nazionalak (INVS) dio erraustegiaren inguruan (15 km.) minbizi-tasa nabarmen handitzen dela.
- Europako Parlamentuak lehen irakurrialdian onartu berri duen DIREKTIBA berriaren arabera, erraustegiak industria kutsatzaileenetakoak dira.
Ezin gara ixilik geratu. Larunbatean, martxoak 3, 17:00etan manifestazioa Donostian, Anoeta Estadiotik aterata.
Gure seme-alabengatik, alternatibak badaudelako, ERRAUSKETARIK EZ!
Idatzi artikulu bat